AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Banco Santander ingurumen kudeaketan ziurtatua

2017-03-21

Banco Santanderrek AENORen Ingurumen Kudeaketako ziurtagiria eskuratu du, UNE-EN-ISO 14001:2015 arauaren arabera, Gran Vía Santanderreko konplexuko bulegoen eraikinak eta zerbitzu orokorrak mantentzeko lanak kudeatzeko.

Ziurtagiri horrek sendotu egiten du Grupo Santanderrek ingurumenarekin hartutako konpromisoa, eta beste sari batzuei gehitzen zaie, besteak beste, 2005etik Santanderren Boadilla del Monteko Finantza Hiriaren konplexuak duena, arau beraren arabera.

Ziurtagiri horrek egiaztatzen du Banco Santanderrek betetzen dituela ISO 14001 nazioarteko arauak ezartzen dituen baldintzak, eta ingurumen kudeaketako sistema bat ezarri duela, ingurumen inpaktuak saihesten laguntzen duena. Horren harira, behar diren baliabide guztiak erabiltzen ditu inpaktu horiek saihesteko, murrizteko edo kontrolatzeko, eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten du.

ISO 14001 mundu osoko ingurumen kudeaketako tresnarik zabalduena da, 320.000 erakunde inguru ziurtatu baitira arau horren arabera. Abantaila ugari ditu, baina hiru nabarmen daitezke: zuzenean eta sinesgarritasunez transmititzen du konpromisoa; mozkin ekonomikoak lortzen dira, energia, lehengai eta ur kontsumoa optimizatzeari eta prozesuak hobetzeari esker; eta legezko arriskuak murrizten ditu.

Espainia ISO 14001 ziurtagiri gehien dituen munduko bosgarren herrialdea eta Europako hirugarrena da, ISOren azken txostenaren arabera 13.000 ziurtagiri baino gehiago baititu.

Banco Santander merkataritza banku bat da, Espainian du egoitza, eta merkatu kuota garrantzitsuak ditu Europako eta Amerikako funtsezko 10 merkatutan. Gainera, munduko bankurik handienetako bat da burtsako kapitalizazioari dagokionez.

Irudian, ezkerretik eskuinera: Jesús Fernandez, Santander Españako Higiezinen eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria; Gonzalo Piédrola, AENOReko Ziurtapen Eragiketen zuzendaria; eta Carlos Gonzalez, Santander Españako Kostuen eta Higiezinen zuzendaria.

Informazio gehiago lortzeko, irakurri erantsitako prentsa oharra.

Dokumentuak


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa