AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Tripulatzaile gabeko aireko sistemetarako ISO arauak

2017-03-17

Madrilen bildu da ISO/TC 20/SC 16 batzordea, tripulatzaile gabeko aireko sistemei edo droneei buruzkoa, eta droneen diseinua eta garapena, fabrikazioa, entrega, mantentze lanak, sailkapena, ezaugarriak eta segurtasun alderdiak normalizatzeaz arduratzen dena.

Hainbat herrialdetako ordezkariak joan ziren bilerara, besteak beste, Espainia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Txina, Koreako Errepublika, Errusia, Japonia, Danimarka eta Italia. Bileraren helburua izan da droneak fabrikatzerakoan eta erabiltzerakoan segurtasun baldintza teknikoak bateratzea.

Etorkizuneko lau arau eztabaidatzeko egin zen topaketa. ISO 21384-1 arauak (Unmanned aircraft systems - Part 1: General specification) sektore honetako arau guztietarako erreferentzia izango diren terminologia eta definizioak zehaztuko ditu. Aldiz, ISO 21895 arauak (Categorization and classification of civil unmanned aircraft systems) tripulatzaile gabeko aireko sistemen kategoriak eta era horretako sistema guztien sailkapena jasoko da.

Bestalde, ISO 21384-2 arauak (Unmanned aircraft systems - Part 2: Product systems) tripulatzaile gabeko aireko sistemen eta, beharrezkoa bada, haien elementuen diseinuko eta fabrikazioko segurtasun baldintzak jasotzen ditu.

Eta 21384-3 ISO arauak (Unmanned aircraft systems - Part 3: Operational procedures) tripulatzaile gabeko aireko sistemak erabiltzeko segurtasun baldintzak zehaztuko ditu.

Espainia arau horiek prestatzen ari diren hiru lantaldeetan dago, eta Espainia da ISO-21384-1 proiektuko liderra (Unmanned aircrat systems -- Part 1: General specification). Batzorde nazional arduraduna CTN 28/SC 2 da (Tripulatzaile gabeko sistemak); 2016ko uztailean eratu zen formalki, eta haren idazkaritza UNEren esku dago.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa