AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

CLIMA 2017 proiektuetarako deialdi berria

2017-03-17

Martxoaren 15ean, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA) Klima proiektuen beste deialdi bat egin zuen, eta proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaituko da.

Klima proiektuak MAPAMAren ekimen bat dira, eta Ekonomia Iraunkorrerako Karbono Funtsaren bidez (FES-CO2) bideratzen dira. Proiektu horien helburua da klima aldaketa moteltzea, eta, horretarako, berotegi efektuko gasen isuriak murriztea Espainiako Emisio Eskubideen Salerosketa Erregimenak arautzen ez dituen sektoreetan (sektore lauso deiturikoetan, besteak beste, bizitegiak, garraioa, nekazaritza, etab.).

Halaber, erakundeek urtero ezagutarazten duten karbono aztarnan sar ditzakete berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko jarduerak.

2017ko deialdian,Kanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da programa beraren barruan proiektu bat baino gehiago biltzen dituzten ekimen programatikoak garatzen jarraitu nahi da, eta halakoak gara daitezen sustatzea. Hortaz, zabaldu da proiektuen proposamenak aurkezteko epea, eta 2018ko urtarrilaren 31 baino lehen martxan jarriko diren proiektuen proposamenak soilik aurkeztu ahal izango dira. Beste kasu batean, proposamenak hurrengo deialdietan aurkeztu beharko dira.

AENOR baimenduta dago deialdi horretan egin beharreko egiaztapenak egiteko Kanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da; horri esker, lider gisa sendotu da emisioak kontrolatzeko mekanismoetan, eta arlo horretan dituen esperientzia eta ezagutza eskaintzen ditu.

Erakundeak ziurtagiri eta egiaztapen ugari garatu ditu arlo honetan, eta, Kiotoko Protokoloaren barruan, NBEk ekintzarako erakunde izendatu gisa ziurtatu zuen Espainiako lehenengo erakundea eta munduko seigarrena izan zen.

Dokumentuak


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa