AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

UNE MMA erakundean, Espainiako Misio Iraunkorrarekin

2017-03-21

Berriki, zerbitzuen sektorerako arau teknikoei buruzko hitzaldia izan da. Australiako Misio Iraunkorrak antolatu du ekitaldia, Merkataritzaren Mundu Antolakundearen (MMA) aurrean.

Hitzaldi horren harira, Nazioarteko Normalizazio Erakundeko (ISO) ordezkariek eta haren kideetakoek (tartean, Espainiako Normalizazio Erakundea) azaldu zuten zer eginkizun izan dezaketen arau teknikoek zerbitzuen merkataritza orokorrari laguntzen. Zerbitzuen Merkataritza Kontseiluko Araudi Nazionalari buruzko Lantaldeko (WPDR) estatu kideei egin zitzaien aurkezpena.

Bilera horrekin bat etorriz, topaketa egin zuten Espainiako Misio Iraunkorreko eta UNEko ordezkariek.

Bertan, hainbat gai aztertu ziren, besteak beste, zer eginkizun duen normalizazioak merkataritzarekiko oztopo teknikoak desagerrarazten laguntzeko tresna gisa, nola ahalbidetzen duen arauen harmonizazioa herrialdeen artean, eta zer estrategia erabiltzen diren Espainiako erakundeetara esportatzeko eta nazioartekotzeko.

Irudian, ezkerretik eskuinera: Javier García, UNEko Normalizazio zuzendaria; Alberto Sanz, Merkataritza Gaietarako ordezkari iraunkor ondokoa eta Bulego Ekonomiko eta Komertzialeko burua; Avelino Brito, UNEko zuzendari nagusia; eta Fernando Varela, aholkulari ekonomiko eta komertziala.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa