AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Zer normalizatuko da 2017an?

2017-03-23

Dagoeneko eskuragarri dago azken alea: AENOR aldizkaria.

*Zer normalizatuko da 2017an?
Bideo eta guzti!: UNEk 2017rako lan plana argitaratu du. Zenbait arlotako arauetan berrikuntzak izango dira aurten, besteak beste, arlo hauetakoetan: internazionalizazioa, berrikuntza, eraldaketa digitala eta gizarte erantzukizuna.

*Big Data:
negozioak egiteko modu berria: Arauei esker, Big Data-k erreferentziako nomenklatura du, eta eskuragarri dauden datuen bolumen handien tratamenduan prozesuak eta tresnak egoki aplikatzen direla bermatzen du.

Osasun Sistema Nazionaleko Berrikuntza: ITEMAS plataforma UNE 166002 arauaren araberako AENOR ziurtagirian oinarrituta dago, berrikuntza iraunkortasun tresna gisa sustatzeko, hautemateko eta bideratzeko.

*Lauza zeramikoak instalatzeko lehenengo UNE araua: UNE 138002 araua da, eta erreferentzia izan nahi du eraikuntza proiektuetan.

*Normalizazioa martxan – Ontzien eraikuntza eta konponketa: CTN 27 batzordeak 80 UNE arau baino gehiago prestatu ditu, Espainiako ontziolen premiei erantzuteko. Gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako UNE arau bakarrak dira.

*Bizitzako arauak – Turismo industriala: Ondare historikoaren bisitan oinarrituta dago, edo aktibo dauden ekoizpen prozesuetakoan, besteak beste, fabrikak, upategiak, meategiak edo parke zientifikoak. UNE-ISO 13810 arauak zerbitzu horien hornitzaileentzako eskakizunak ezartzen ditu.

Ikusi ASTM arauak: AENORek ASTM International-en arauetako jakintza helarazten die espainolez hitz egiten duten enpresei.

ISOfocus – Normalizazioa aireportuen etorkizunerako: Nazioarteko normalizazioak aireportuen azpiegitura hobetzeko egiten du lan, baita sektorearen erronka berriei erantzuteko ere.

*Espainiako Normalizazio Erakundeak (UNE) emandako edukia


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa