AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Bilboko Portuko Agintaritza, Enpresa Osasungarria

2017-04-12

Bilboko Portuko Agintaritzak Enpresa Osasungarriaren ziurtagiria entregatu dio lortu du. Ziurtagiri hori AENORek ematen du, eta, haren bidez, langileen osasuna, ongizatea eta segurtasuna eta lan ingurunearen jasangarritasuna sustatzen eta babesten dituen kudeaketa sistema bat ezarri dela ziurtatzen du.

Portuko Agintaritzak AENORen ziurtagiria lortzeko egin duen lana 2014an hasi zen, Portu Osasuntsua - Puerto Saludable programa martxan jarrita. Programa horren helburua da langileen ongizate fisiko, mental, sozial eta kultural erabatekoa babesten, sustatzen eta indartzen duen lan ingurunea sortzea.

Portuko Agintaritza osatzen duten pertsonen erabateko inplikazioa du proiektuak, eta Prebentzioko eta Giza Baliabideetako sailen arteko elkarlan estuan oinarrituta dago.

Enpresa Osasungarria zigilua nazioartean onartutako irizpideetan oinarrituta dago, baita Plan-Do-Check-Act (PDCA) gisa ezagutzen den etengabeko hobekuntzako metodologian ere. Metodologia horren arabera, enpresa osasungarrietan "langileek eta zuzendaritzak batera dihardute langile guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea eta lan ingurunearen jasangarritasuna babesteko eta sustatzeko etengabeko hobekuntzako prozesua aplikatzen".

2013an AENORek Enpresa Osasungarria zigilua lehenengo aldiz eman zuenetik, tamaina guztietako eta hainbat jarduera sektoretako 45 erakundek lortu dute aintzatespen hori.

Argazkian: Luz Emparanza, AENORen Euskal Herriko zuzendaria; eta Asier Atutxa, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea.

Informazio gehiago erantsitako prentsa oharrean.

Dokumentuak


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa