AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

“ISO 20000 berria” lantegia

2017-04-19

Erakundeek ISO 20000-1 (IT zerbitzuaren kudeaketa) araua berrikustearen ondoriozko aldaketei aurrea hartu ahal izan diezaieten, Espainiako Normalizazio Erakundeak (UNE), itSMF Españarekin batera, "La nueva ISO 20000" tailerra antolatu du. Bertan, arauaren aldaketa garrantzitsuenak zein izan diren eta nola bideratu diren aurkeztuko da, baita erakundeetan ezartzen direnean zer eragin izango duten ere.

Hainbat pertsona eta erakunderi zuzenduta dago tailerra: ziurtatuta dauden edo araua ezarri nahi duten profesional eta erakundeak; ISO 20000 arauari eta Zerbitzuak Kudeatzeari lotutako aholkulariak, auditoreak eta trebatzaileak; administrazio publikoak; erakunde laguntzaileak; aholkularitza enpresak; Zerbitzuak Kudeatzeaz, Prozesuez eta Kudeaketa Sistemez arduratzen direnak.

Maiatzaren 9an izango da, asteartea, 08:00etatik 18:30era, Espainiako Normalizazio Erakundearen (UNE) egoitzan (Génova 6, Madril). honako hau izen-ematea jada zabalik dago interesdunentzat. UNEko kideek deskontua izango dute tailerraren prezioan. Deskontua jasotzeko, idatzi gestion_normalizacion@une.org helbidera.

Bertaratzen direnek modu aktiboan eztabaidatu eta parte hartu ahal izango dute dokumentua berrikusteko prozesuan. Aurreikuspenen arabera, ISOk 2018an argitaratuko du dokumentua.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa