AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

AENOR aldizkaria: Suteen aurkako ekipamenduen araudi berria

2017-07-21

Dagoeneko eskuragarri dago azken alea: AENOR aldizkaria.

Suteen kontrako babes ekipamenduen erregelamendu berria, bideo eta guzti!: 140 UNE baino gehiago aipatzen ditu instalazioetako ekipamendu, sistema eta osagaien kalitate eta segurtasun eskakizunak ezartzeko. Instalazio eta mantentze lanetako enpresek kalitatearen kudeaketa sistema ziurtatuak izan behar dituzte.

Helmuga turistiko adimendunak, UNE 178501 arauaren ezarpena: SEGITTUReko presidenteak azaldu du zer neurri hartu dituzten Benidormek, Val d'Aranek, Sanxenxok eta Jakak helmuga turistiko adimendunak izateko.

*Elkarlaneko harremanak eta gobernu korporatiboa: Ezagutu zer lan egiten ari diren ISOn, arlo horretan laguntzen duten tresna eraginkorrak eskaintzeko.

Elkarrizketa - Vicente Berbegal, 2017ko Europako enpresaburu onena: Alacanteko enpresaburua Actiuko presidentea eta fundatzailea da, eta erreferentzia da bulegoko mahaien sektorean. Hemen, kudeaketa sistemek negozio helburuak lortzen laguntzen dutela azaltzen du.

Kasu praktikoak - Bilboko Portuko Agintaritza: Portu Osasuntsua-Puerto Saludable proiektuaren helburua da bertako langileen ongizate fisiko, mental, sozial eta kulturala babesten, sustatzen eta ahalbidetzen duen lan espazio bat lortzea.

*Normalizazioa ekintzan - Segurtasun elektrikoa: CTN 204 batzordeak 70 arau baino gehiago prestatu ditu tentsio lanetan erabilitako tresna, ekipamendu eta gailuei buruz.

ISOfocus - Nekazaritzaren etorkizuna: Nazioarteko arau teknikoek nekazaritzaren etorkizuna zehaztuko duten aurrerapen teknologikoak babesten dituzte.

*Arauak gure bizitzan - Kanpalekuak: Zenbait UNE arau lagungarriak dira oporraldiak pasatzera kanpalekuetara joaten direnentzat.

*UNEk emandako edukiak.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa