AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

ISO 20700. Kudeaketako aholkularitza zerbitzuetarako jarraibideak

Zerbitzua hobetzea eta hobetzen laguntzea izango lirateke bereziki aholkularitza enpresei eta, zeharka, haien bezeroei zuzendutako arau berri honen helburu nagusiak.

Aholkularitza enpresek esperientzia handia dute sektorean. Esperientzia horrek, ondo aplikatuz gero, onura asko izan ditzake.

Funtsezkoa da aholkularitza enpresaren eta haren bezeroaren artean harreman ona eta gardena egotea. Erakundeen prozesuak hobetzeko, eta azken onurak handiagoak izateko, komunikazio ona egon behar du bi aldeen artean: aholkulariak ondo ezagutu behar du bezero duen enpresa, eta enpresak erabateko konfiantza izan behar du aholkulariarengan bere funtzionamendu praktikoa azaltzerakoan, eraginkortasuna eta emaitzak hobetzearren.

Arauari buruzko informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen: ISO 20700:2017. Guidelines for management consultancy services.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa