AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

UNE 71362 berria. Calidad de los materiales educativos digitales

Gaur egun, hezkuntza ikasteko modu berriak txertatuz doa pixkanaka, bizi ditugun garaietara egokituz. Gero eta ohikoagoa da hezitzaile, erakunde edo bestelakoek sarean jarritako hezkuntza eduki digitalen bidez ikastea.

UNEren 71. batzordearen barruan, 36. azpibatzordeko adituek ikasteko informazioaren teknologietara bideratzen dute beren talde lana, eta, horretarako, hainbat arau prestatzen dituzte, besteak beste, UNE 71362:2017 berria (hezkuntza material digitalen kalitatea).

Arau horrek helburu hau du: edukien egileei kalitatezko hezkuntza material digitalak sortzen laguntzea; erabiltzailea gidatzea haren beharretara ongien egokitzen diren hezkuntza material digitalak hautatzerakoan, mota edo hezkuntza maila edozein dela ere; horretaz gain, material horien kalitatea baloratu ahal izango da, baita dagozkion hornitzaileen produktuen kalitatea ziurtatu ere.

Arau moldaerraza da, eta ezin hobeki egokitzen da hezkuntza material digitalak sortzearekin eta erabiltzearekin zerikusia duten sektore nagusietara. Kontzeptuak irudikatzen dituzten eta jende askori ikasten laguntzen dioten edukiak sortzerakoan ahalik eta kalitaterik handiena lortu nahi da. Nahiz eta eragozpenak izan hezkuntza eraldaketa digitalaren garapenean, kontua da hezteko modu hori, ikasgelatik harantz, gero eta indar handiagoa hartzen ari dela.

Lotutako arauak:

-UNE 66181:2012. Kalitatearen kudeaketa. Calidad de la formación virtual.

-UNE 139803:2012. Sareko edukietarako irisgarritasun eskakizunak.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa