AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Txileko Monetaren Etxeak eta Banku Zentralak ziurtagiria jaso dute

2017-09-04

Txileko Monetaren Etxeak eta Txileko Banku Zentralak Informazioaren Segurtasuneko Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria jaso dute. Horretaz gain, Etxeak Genero Berdintasunaren eta Lana, Familia eta Bizitza Pertsonala Bateragarri Egitearen aldeko zigilua jaso du; eta Bankuak, bestalde, Negozioaren Jarraipeneko Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria.

Informazioaren Segurtasuneko Kudeaketa Sistemen zigilua ISO 27001 arauan oinarrituta dago. Bertan, informazioaren segurtasuneko kudeaketa sistema ezartzeko, inplementatzeko, mantentzeko eta etengabe hobetzeko baldintzak ezartzen dira, baita segurtasun arriskuak tratatzeko baldintzak ere, erakunde bakoitzaren beharren arabera.

Genero Berdintasunaren eta Lana, Familia eta Bizitza Pertsonala Bateragarri Egitearen aldeko zigilua Txileko NCh 3262 arau teknikoan oinarrituta dago. Arau horrek oinarrizko printzipioak biltzen ditu, besteak beste, eskubide berdintasuna, aukera berdintasuna, genero berdintasunaren sustapena, edo erakunde, kultura eta balio sistemen aldaketa.

Bestalde, Negozioaren Jarraipeneko Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria nazioarteko ISO 22301 arauan oinarrituta dago. Arau horri esker, erakundeek gorabeheren ondorioei aurre egin diezaiekete, krisi egoerek eragindako gertaerak saihestu, eta etenaldiaren ondorioz jarduerei berrekiteko metodologia egituratua izan.

Txileko Monetaren Etxeari ziurtagiria emateko argazkian, hauek eusten diote ziurtagiriari: Maura Sánchez, Monetaren Etxeko Segurtasun eta Arrisku Proiektuen burua eta Genero Berdintasunaren eta Lana, Familia eta Bizitza Pertsonala Bateragarri Egitearen aldeko burua; Juan Ramírez, Monetaren Etxeko Segurtasun Integraleko kudeatzailea; José Aguirre, Monetaren Etxeko kudeatzaile nagusia; eta Rafael Meiro, AENOReko zuzendari nagusia.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa