AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Aldaketa EMAS araudian

2017-09-06

Berriki, 2017/1505 (EB) Erregelamendua argitaratu da Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean (EBAO) (2017/1505 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunarena, erakundeek ingurumen kudeaketa eta auditoretza sistema komunitario batean (EMAS) beren borondatez parte hartzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1221/2009 (EB) Erregelamenduaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena).

Irailaren 20an sartuko da indarrean erregelamendua. Enpresek 2018ko irailaren 14a baino lehen egokitu behar dute beren EMAS kudeaketa sistema. Data hori bat dator ingurumen kudeaketako sistemak ISO 14001:2015 araura egokitzeko epearekin.

1505/2017 Erregelamenduak 3 artikulu eta eranskin bat ditu, eta eranskin horretan 1221/2009 Erregelamenduaren I., II. eta III. eranskinak daude, berrikusita eta egokituta, ISO 14001:2015 arauko baldintzen arabera. Hauek dira aldaketa garrantzitsuenak:

- I. eranskina: "Ingurumen analisia“. Beste eremu batzuk gehitzen ditu, tartean erakundearen testuingurua, alderdi interesdunen identifikazioa, beharrak eta itxaropenak, arriskuak eta aukerak, eta dagozkion dokumentuak.

- II. eranskina: "Kudeaketa sistemaren baldintzak". EMAS aplikatzen duten erakundeentzako baldintza osagarriak biltzen ditu.

- III. eranskina: "Barneko ingurumen auditoretza". Legezko baldintzen eta beste baldintza batzuen betetze mailari buruzko informazioa eman behar zaio zuzendaritzari, baita auditoretzak egin ondoren baldintza horiek guztiak betetzen direla bermatzeko hartutako neurriei buruzkoa ere.

ISO 14001:2015 araua onartu zenetik, Europako Batzordea estatu kideekin lanean aritu da, bertsio horretako berritasunak EMAS erregelamenduko baldintzetan sartzeko.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa