AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

FSSC 22000 jardunaldiak

2017-09-11

AENORek doako hiru jardunaldi antolatu ditu datorren urteko uztailean argitaratuko den FSSC 22000 arauari buruz.

Jardunaldiak Bartzelonan (irailak 14), Madrilen (irailak 22) eta Alacanten (urriak 19) izango dira. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu erantsitako programak. Esteka hauen bidez eman daiteke izena:

-Bartzelonako FSCC 22000 jardunaldian izena ematea

-Madrilgo FSCC 22000 jardunaldian izena ematea

-Alacanteko FSCC 22000 jardunaldian izena ematea

Informazio saioetan, eskema horren aldaketa nagusiak aztertuko dira, baita ISO 22000 arauaren bertsio berriaren DISean jasotakoak ere. Bi topaketetan, sektorean punta-puntakoak diren enpresen esperientzia praktikoa eskainiko da.

FSSC 22000 UNE-EN ISO 22000 eta BSI PAS 220 arauetan oinarritutako eskema bat da. Bertan, animalia eta landare jatorriko produktuak prozesatzeko, produktu egonkorrak giro tenperaturan prozesatzeko eta elikagai industriarako produktu biokimikoak fabrikatzeko sektoreetan erabiltzen diren elikagaiak kaltegarriak ez direla ziurtatzeko kudeaketa sistemek zer baldintza bete behar dituzten zehazten da.

Dokumentuak


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa