AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Basque Ecodesign Meeting 2017

2017-09-14

Basque Ecodesign Meeting 2017Kanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da irailaren 19an eta 20an izango da, Euskalduna jauregian, Bilbon.

Doan eman daiteke izena. Izena emateko, zoaz Basque Ecodesign Meeting 2017 topaketaren webgunera.

BEM 2017 topaketan, Europako ekodiseinuari buruzko arau eta lege berriak ezagutaraziko dira, baita etorkizuneko joerak ere; nazioarteko erakunde nagusien jardunbide eta esperientzia egokiak aurkeztuko dira; eta ekodiseinuak Euskal Herriko enpresei eskain diezazkiekeen negozio aukera berriak erakutsiko dira.

Produktuen ekodiseinua eta ingurumen berrikuntza erakundearen politiketan sartu nahi duten enpresetan erabaki estrategikoak hartzeaz arduratzen diren profesionalei zuzenduta dago topaketa.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa