AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Grupo Hospiten taldeak EFQM 500+ jaso du

2017-09-07

Grupo Hospiten taldeak EFQM 500+ Europako Bikaintasun Zigiluari dagokion ziurtagiria jaso du. Horrela, gaur egun zigilua duten Espainiako 87 erakundeetako bat da taldea.

Aintzatespen honetaz gain, AENORen 24 ziurtagiri ditu (13 Kalitatearen Kudeaketa Sistemakoak, UNE-EN ISO 9001 arauaren arabera; eta 11 Ingurumen Kudeaketako Sistemakoak, UNE-EN ISO 14001 arauaren arabera) hainbat herrialdetako ospitaletarako.

Kudeaketako Bikaintasun Klubak eman du zigilua, AENORekin batera egindako kanpo ebaluazioa gainditu ondoren.

Kudeaketako Bikaintasun Klubaren aintzatespen nagusia da EFQM 500+ zigilua. Bikaintasunerantz zuzendutako estrategia bati jarraitzen dioten eta ezarritako helburuak lortu dituzten erakundeak nabarmentzen ditu.

Beste hainbat punturen artean, ebaluazioak nabarmentzen du Grupo Hospiten taldea zabaltzen ari dela nazioartean. Zabalkunde horretan, "zentro guztietara helarazi du bere kultura korporatiboa; gainera, ospitaleen sarea eraikuntza jasangarriko eta kontsumo optimizazioko irizpideetan oinarrituta zabaltzen da".

Grupo Hospiten taldea nazioarteko osasun sarea da. Hemeretzi ospitale zentro mediko pribatu ditu Espainian, Dominikar Errepublikan, Mexikon eta Jamaikan, eta ehun zentro mediko anbulatorio baino gehiago, tadearenak nahiz taldeari kidetuak, Clinic Assist marka propioarekin. Urtero, milioi bat paziente baino gehiago artatzen ditu mundu osoan, eta 4.000 langile baino gehiago ditu.

Argazkian (ezkerretik eskuinera): Luis Muñoz, Grupo Hospiten taldeko Prestazioetako kudeatzailea; Pedro Luis Cobiella, Grupo Hospiten taldeko zuzendari nagusia; Rafael García Meiro, AENOReko zuzendari nagusia; Juan José Hernández, Grupo Hospiten taldeko kontseilari delegatua; Ignacio Babé, Bikaintasuneko Kudeaketa Klubeko idazkari nagusia; eta Rafael Navarro, Grupo Hospiten taldeko Eragiketetako zuzendaria.

Dokumentuak


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa