AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

ISO 9001:2015, ETEentzako aukera gehiago

2017-10-23

Dagoeneko eskuragarri dago azken alea: AENOR aldizkaria.

ISO 9001, ETEak sustatzekoa: ezagutu ISO 9001 arauaren 2015eko bertsioko zer eskakizunek laguntzen dieten ETEei hazten eta beren lehiakortasuna hobetzen eta handitzen.

*ISO/TC 228, turismokoa; istorio arrakastatsu bat: batzordeak, UNEk Tunisiako normalizazio erakundearekin batera koordinatzen duena, normalizazioaren Oskar saria jaso du bere bikaintasun teknikoagatik.

Arreta egokiko sistemen ziurtapen berria: merkaturatzen den zurak lege jatorria duela ziurtatzen laguntzen du. 995/2010 Europako Erregelamenduaren eskakizunei erantzuten die.

*Arauek hiri adimendunagoak sortzen dituzte: aurten, Normalizazioaren Mundu Egunerako aukeratutako goiburuak nabarmentzen du zer eginkizun duten arau teknikoek hiri adimendunak sortzen; izan ere, Espainia nagusi da mundu mailan.

ISO FOCUS - Zergatik dago etorkizuna arauen menpe? Arauek hazkunde ekonomikorako duten potentziala aztertzea; The Economist astekariko ekonomialari buru Simon Baptisti egindako elkarrizketa; eta azken hamarkadetan kudeaketa sistemei lotutako arauek duten eragina aztertzea.

*Normalizazioa lanean - Agregakinak: CTN 146 batzordeak garatutako 80 arauen artetik nabarmentzekoak dira arau harmonizatuak, EBn agregakin natural, artifizial eta birziklatuen zirkulazio askerako beharrezkoak diren prestazioen eta EE markatzearen adierazpenaren oinarri baitira.

*Arauak gure bizitzan - Frutak: udazkenean fruta ugari daude, eta guztiek energia eta bitaminak ematen dituzte sistema immunologikoa indartzeko. UNE arauen katalogoan, fruitu horiek aipatzen dituzten zenbait dokumentu daude.

*UNEk emandako edukiak.


AENOR Aldizkaria formatu digitalean jasotzeko eskaera



* ikurrarekin markatutako eremuak nahitaezkoak dira

Paperezko bertsioan ere harpidetu zaitezke, 45 euroren truke.

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa