AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Espainiako teknikari batek ISO Excellence Award jaso du

2017-11-07

ISO 16128 arauaren helburua da definizioak eta irizpideak harmonizatzea, kosmetika natural eta organikoarekin erlazionatutako guztiaren inguruan gauzak argitzeko. Haren jarduera eremuak osagai natural eta organikoen ezaugarriekin eta fabrikazio prozesuekin erlazionatutako alderdi teknikoetan jartzen du arreta, produktu kosmetikoaren eduki natural eta organikoaren portzentajea kalkulatu ahal izateko.

Bi zatitan banatzen da araua:
• ISO 16128-1:2016 Osagai eta produktu natural eta organikoen definizio teknikoetarako eta haiei aplikagarriak zaizkien irizpideetarako jarraibideak - 1. zatia: osagaien definizioak
• ISO 16128-2:2017 Osagai eta produktu natural eta organikoen definizio teknikoetarako eta haiei aplikagarriak zaizkien irizpideetarako jarraibideak - 2. zatia: osagai eta produktuetarako irizpideak

1. zatiak kosmetikoak fabrikatzerakoan erabiltzen diren osagai natural eta organikoen eta haien eratorrien kategorietarako definizioak biltzen ditu. 2. zatiak kategoria horiei dagozkien indizeak kalkulatzeko ikuspegiak deskribatzen ditu, eta erreferentzia esparru bat eskaintzen du produktuaren eduki naturala edo organikoa zehazteko.

Arau hau garatzen egin duen lanagatik, Carmen Estebanek "ISO Excellence Award" saria jaso du. Sari hori 2003an sortu zen, ISOko aditu teknikoek izandako lorpenen bikaintasuna aitortzeko. Aditu, Project leader (proiektuaren liderra) edo batzorde bateko lantalde bateko koordinatzaile gisa hartzen den edozein pertsonak jaso dezake saria.

Stanpa Lurringintza eta Kosmetikako Elkarte Nazionala da. 1952an sortu zen, eta, gaur egun, gure herrialdean lurrinak, kosmetikoak eta norberaren zaintzarako produktuak fabrikatzen eta banatzen dituzten 400 erakundek baino gehiagok osatzen dute.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa