AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

"4.0 Industria Konektatuaren estandarizazioa" jardunaldia

2017-11-10

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak 4.0 Industria Konektatua ekimena du. Haren harira, hainbat jarduera ildo garatzen dira Espainiako industria sareak fabrikazio paradigma berria ezagutu eta beregana dezan sustatzeko, Espainiako industria prest egon dadin etorkizun hurbilean lehiatu ahal izateko.

Jarduera ildo horien artean, 4.2 arlo estrategikoak ("Araudia eta estandarizazioa") dio arauek eginkizun garrantzitsua izango dutela beharrezkoa den teknologia guztia bermeekin zabal dadin. Espainiako industriak estandarizazioari buruz dituen beharrei erantzuteko, Estandarizazioko Lantaldea sortu da 4.0 Industria Konektatua ekimenaren barruan.

Estandarizazioa zer egoeratan dagoen jakinarazteko, Minecoko Industriaren eta Ingurune Kolaboratzaileen Digitalizazioko Zuzendariordetza Nagusiak, UNEren laguntzarekin, jardunaldi hori antolatu du, eta, bertan, Begoña Cristeto Blasco, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioko Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainen idazkari nagusia, arduratuko da jardunaldiari hasiera emateaz.

Bestalde, AENOReko Normalizazioko zuzendari Javier Garcíak UNEren jarduera azalduko du 4.0 Industriaren esparruan.

Asistentzia baieztatu behar da sgdig@mineco.es

Edukiera mugatua.

Programa erantsia.

Dokumentuak


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa