AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Adituentzako tailerra, ISO 20000-1 arau berriari buruzkoa

2017-11-14

Erakundeek aurrea har diezaieten ISO 20000-1 arauaren berrikuspenak dakartzan aldaketei, Espainiako Normalizazio Erakundeak (UNE), ISOren Espainiako kide gisa, itSMF Españarekin batera, tailer profesional bat antolatu du azaroaren 28rako.

Tailerrean, ISO 20000-1 arauaren aldaketa garrantzitsuenen ikuspegi berria eta xehetasunak aurkeztuko dira, eta arau hori erakundeetan ezartzerakoan aldaketa horiek zer eragin izango duten ere aztertuko da.

Lehenengo tailerrak, maiatzekoak, izandako arrakasta ikusita, bigarren bat egingo da, eta, bertan, arauaren azken berritasunak aztertuko dira. Dagoeneko zirriborro fasean dago, eta iruzkin publikoak jaso ditzake.

Informazioaren teknologietako negozioaren eta arloen eraldaketa digitalak agerian jarri du zeinen garrantzitsua den zerbitzuak egoki kudeatzea. Ondorioz, Informazioaren Teknologietako Zerbitzuen Kudeaketako arau estandarra aldaketa edo bilakaera prozesuan da. Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea (ISO/IEC) ISO/IEC20000 arauaren 1. zatiaren beste bertsio bat prestatzen ari da. Bertsio horrek arauaren edukia aldatu eta berregituratu du.

Informazio gehiago itSMF Españaren webguneaKanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da.

UNEko kideek deskontu kode bat dute tailerrera joateko; hura jasotzeko, bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: gestion_normalizacion@une.org


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa