AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

BBVAk delituen prebentzioko AENORen UNE 19601 ziurtagiria lortu du

2017-11-14

BBVA da UNE 19601 arauaren arabera Compliance Penala Kudeatzeko Sistemaren aintzatespena lortu duen Espainiako lehenengo bankua. Aintzatespen horrek compliance penala kudeatzeko sistema ziurtatzen du.

BBVAko Compliance Penaleko arduradun Antonio del Campok esan duenez, "ziurtapen horrek garbi erakusten du erakunde barruan, maila guztietan (goi zuzendaritza barne), erantzukizun penala prebenitzeko konpromisoa hartu dugula eta zeregin horretan arreta handia jartzen dugula".

"Compliance penal" deiturikoan, enpresetako delitu penalak prebenitzeko eta arintzeko sistema bat garatzen da. Babes horrek erantzukizun penaletik salbuets dezake pertsona juridikoa, edo erantzukizun hori arin dezake.

AENORen ziurtagiriak ez ditu BBVAren delitu penalak prebenitzeko gaur egungo programak soilik bermatzen, baizik eta haien etengabeko berrikuspena ere, une oro aldatuz baitoaz. Halaber, delituak prebenitzeko eredu hori bera izango da BBVAk Espainian kontrolatzen dituen sozietate guztietan.

BBVArentzat compliance penalak duen garrantzia balioetan oinarrituta dagoen erakunde kulturaren barruan dago, eta beste urrats bat da portaera jardunbide egokiak finkatzeko bidean. Jardunbide horien muina Jokabide Kodea da, erakundeak 2015eko maiatzean onartua.

Telefónica Españak, Iberdrolak, Endesak eta, orain, BBVAk osatzen dute Espainiako burtsaren erreferentzia indizea, IBEX 35. Guztiek compliance politika behar bezala kudeatzearen aldeko apustua egin dute, eta AENORengan jarri dute uste osoa, beren erakundeetan dauzkaten prebentzio penaleko ereduak betetzen direla ziurta dezan.








 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa