AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Kalitatearekiko konpromiso orokorra

2017-11-30

Berriki inauguratu den Paternako egoitzako elektromedikuntzako arloak Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiriaKanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da jaso du, UNE-EN ISO 9001 arauaren araberakoa. Ziurtagiri horrek prozesuak hobetzen ditu, kalitaterik ezak eragiten dituen kostuak desagerrarazten ditu, eta etengabeko hobekuntzaren alde egiten du lan. Halaber, Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren UNE-EN ISO 14001 ziurtagiriaKanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da ere eman da, ingurumen inpaktuak saihestekoa, baita Produktu Sanitarioen Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria ere, UNE-ISO 13485 arauaren araberakoaKanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da, legezko baldintzak betetzea errazten duena eta osasun produktuen segurtasun, funtzionaltasun eta kalitate printzipioak bermatzen dituena.

Bestalde, erabateko mantentze lanetako arloak Energia Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria jaso du, UNE-ISO 50001 arauaren araberakoa Kanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da, Albaceteko, Alcalá de Henareseko (Madril) eta Quart de Pobleteko (Valentzia) egoitza ziurtatuetan energia kontsumoa, lotutako kostu finantzarioak eta berotegi efektuko gasen isuriak murrizten laguntzen duena.

Gainera, beste ziurtagiri batzuk berritu eta egokitu dira, esaterako, Kalitatearen Kudeaketakoa eta Ingurumena Kudeatzekoa.

Eiffage Energía azpiegitura elektrikoetan, instalazioetan, mantentze lanetan, energia berriztagarrietan, elektromedikuntzan, obra zibilean eta eraikuntzan espezializatuta dago. 30 ordezkaritza baino gehiago ditu, eta 2.500 langile baino gehiago.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa