AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Jada salgai dago UNE-EN ISO/IEC 17025:2017

UNE-EN ISO/IEC 17025:2017, 2005ekoa ordezten duena, garrantzitsuena da entsegu eta kalibrazio laborategien eskumenari dagokionez. Nazioarteko erreferentzia den arau honen aplikazioak laborategien eskumenean eta haiek eskaintzen dituzten emaitzen baliozkotasunean dagoen konfiantza indartzen du.

Dokumentu hau laborategiko jarduerak egiten dituzten enpresa guztiei aplikatzen zaie, kontuan hartu gabe zenbat langile dituzten, eta laborategien eta beste erakunde batzuen arteko lankidetza ahalbidetzen du, baita prozeduren harmonizazioa ere.

UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 arauak (Entsegu eta kalibrazio laborategien eskumenerako baldintza orokorrak) laborategien eskumen, inpartzialtasun eta funtzionamendurako baldintza orokorrak zehazten ditu.

UNE-EN ISO/IEC 17025:2017 arauak alderdi hauek garatzen laguntzen du: arriskuei aurre egin eta aukerak aprobetxatzeko ekintzak planifikatu eta ezarri; kudeaketa sistemaren eraginkortasuna handitu; emaitza hobeak lortu; eta ondorio negatiboak saihestu.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa