AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Compliance ziurtagiria, enpresentzako segurtasun juridikoa

2017-12-15

Dagoeneko eskuragarri dago azken alea: AENORen aldizkaria, doan.

Elkarrizketa - Rafael García Meiro, AENOReko zuzendari nagusia Bideo eta guzti! Bezeroa ardatz bihurtzen duen erakunde bateranzko bilakaera garatzen ari da AENOR. Haren zuzendari nagusiak eraldaketa prozesu honen gakoak eskaini ditu, eta AENORek zer arlotan sakonduko duen eta ziurtapenaren etorkizuna nola aurreikusten duen azaldu du.

Compliance ziurtagiria, enpresentzako segurtasun juridikoa: Compliance penalari buruzko UNE 19601 eta eroskeriaren prebentziorako ISO 37001 arauen araberako ziurtagiriek arauak betetzeko kultura sendoa ezartzen laguntzen dute, eta, horri esker, legearen kontrakoak diren jokabideak saihesten eta detektatzen ere.

"4.0 industria bultzatzeko interfaze normalizatuak: Estandarizazioko Lantaldea MINECOk sortu zuen, 4.0 Konektatutako Industria ekimenaren barruan, eta laugarren iraultza industrialaren erronkei aurre egiten lagunduko dio Espainiako industriari.

Kasu praktikoak - Thyssen-Bornemisza Museo Nazionala: Irisgarritasun Unibertsalaren ziurtagiria duen Madrilgo lehenengo museoa; horrek aukera berberak eskaintzen dizkie pertsona guztiei zerbitzuak eskuratzeko eta haietaz gozatzeko.

ISO Focus - Zergatik nagusituko dira munduan hornikuntza kateak? Salgaiak garraiatzeko sektorearen etorkizun hurbilaren analisia, haren aldaera guztietan, eta nola bultzatzen duten arau teknikoek.

Normalizazioa lanean - Posta zerbitzuak CTN 156 batzordeak Europako homologoaren lanei jarraitzen die; une honetan, besteak beste, zerbitzuen kalitateari, interoperabilitateari eta posta zerbitzu digitalei buruzko arau berriak lantzen ari da Europako homologoa.

Arauak gure bizitzan - Jostailu denda: Gabonetan, jostailuak dira nagusi txikienentzat. Arau tekniko ugarik ahalbidetzen dute joko segurua.


AENOR Aldizkaria formatu digitalean jasotzeko eskaera



* ikurrarekin markatutako eremuak nahitaezkoak dira

Paperezko bertsioan ere harpidetu zaitezke, 45 euroren truke.

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa