AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusiak UNE-ISO 22320 ziurtagiria lortu du,

2017-12-28

AENORek Larrialdiak Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria eman dio Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusiari, UNE-ISO 22320 arauaren arabera (Herritarren babesa eta segurtasuna. Larrialdien kudeaketa. Gorabeherei erantzuteko baldintzak). Ziurtagiri ospetsu hau eskuratu duen Estatuko Administrazio Orokorreko lehenengo zentroa da.

Duela gutxi entregatu da ziurtagiria, eta hauek izan dira ekitaldian: Barne Arazoetako ministroa, Juan Ignacio Zoido; Barne Arazoetako Ministerioko idazkariordea, Luis Aguilera; Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendari nagusia, Juan Antonio Díaz; eta AENOReko presidentea, Carlos Esteban.

Ministroaren hitzetan, "oso harro gaude zentro honek ziurtagiria jaso duelako, baina, batez ere, langile guztiek lan handia egin dutelako eta inplikazio handia izan dutelako". Bestalde, zuzendari nagusiak CENEMeko langileen dedikazioa eta ahalegina eskertu ditu, eta AENOReko presidenteak, berriz, CENEMek etengabeko hobekuntzaren alde hartutako konpromisoa nabarmendu du, haren indargune nagusietako bat baita, auditoreek adierazi duten moduan.

honako hau UNE-ISO 22320 Kanpoko web orria; leiho berri bat irekiko da era guztietako erakundeei aplikatzen zaie. Nazioarteko arau bat da, eta, bertan, gorabeherei eraginkortasunez erantzuteko baldintzak ezartzen dira. Horretarako, hainbat arlo aztertzen ditu: agintea eta kontrola, eragiketei buruzko informazioa, erabakiak hartzeko laguntza, trazabilitatea, eragiketen arteko lotura, informazioaren kudeaketa edo erakundeko lankidetza.

AENORek Larrialdiak Kudeatzeko 20 ziurtagiri baino gehiago eman dizkie hainbat sektoretako erakundeei, hala nola garraio sanitarioko enpresak eta instalazio industrialak.

Ezkerretik eskuinera: AENOReko presidentea, Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendari nagusia eta Barne Arazoetako ministroa.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa