AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

ISO 9001 eta 14001 arauak orain euskaraz

2018-01-09

UNE arauak euskaratzeko ekintza hau arauak beste hizkuntza batzuetara (adibidez, galegoa eta katalana) itzultzeko beste ekimen batzuen harira dator. Arau tekniko hauetan, merkatuko jardunbide egokiak biltzen dira erakundeen lehiakortasunerako funtsezkoak diren alderdiei heltzerakoan, eta, horri esker, enpresen zalantzak desagerrarazten dira.

Munduko milioi bat erakundek baino gehiagok Kalitatearen Kudeaketako ISO 9001 araua aplikatzen dute, eta 350.000 inguruk, berriz, ISO 14001 darabilte Ingurumenaren Kudeaketa egokirako.

Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren bidez, arduratuko da hitzarmen honen xede den programako UNE arauak euskaratzeaz eta beharrezkoak diren eguneratzeak egiteaz. Gainera, urtero, urteko programan sartu nahi diren arauen zerrenda sinatuko da.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzak UNEko arduradunei emango die arauen euskarazko itzulpena, UNE arauen euskarazkoa eta jatorrizko bertsioa berdin-berdinak direla bermatuz.

Azkenik, UNE arduratuko da, besteak beste, hitzarmen honen xede den lan programatik ateratako arauen euskarazko bertsioak editatzeaz eta hedatzeaz, Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailaren bermearekin. Erakunde honek baimena ematen du hitzarmen honen xede diren UNE arauetako hitzak EUSKALTERMen (Terminología Banku Publikoa) jasotzeko eta zabaltzeko, betiere, nondik datozen adierazita.

Hitzarmen hau Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak (argazkian ezkerrealdean) eta UNEko zuzendari nagusi Javier García Díazek sinatu dute.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

AENOR informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun deklarazioa - AENOR pribatutasun politika - UNE pribatutasun politika - Mapa