AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

UNE arauak suhiltzaileen eskura

2018-02-05

Hitzarmen honen bidez, suhiltzaile zerbitzuek talde horri aplikagarriak zaizkion 5.000 UNE arau baino gehiago eskuratu ahal izango dituzte, eta eguneroko zereginetan funtsezkoak diren alderdiak konpontzeko irtenbide eraginkorrak izango dituzte eskura (besteak beste, norbera babesteko ekipamenduak (NBE), suteen aurkako ibilgailuak, Suteen aurkako Babes Instalazioen Erregelamendua, larrialdien kudeaketa, alarmak, makinen segurtasuna, altuerako erreskatea eta atmosfera leherkorrak).

Arauen bilduma hori egiteko, AENORek gaur egun Espainiako katalogoa osatzen duten 32.000 arauak aztertu ditu, eta suhiltzaileekin eta larrialdiekin zerikusi zuzena dutenak hautatu.

Dokumentu horiek digitalki kontsultatu ahal izango dira, AENORmás online plataformaren bidez, nola irakurtzeko hala deskargatzeko.

AENOReko Informazio Sektorialeko Zerbitzuetako zuzendari Pablo Corronsek (argazkian, ezkerraldean) eta APTBko presidente Carlos Novillok sinatu dute hitzarmena.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa