AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

UNEren eta IBNORCAren arteko hitzarmena

2018-02-13

Duela gutxi, UNEk hitzarmen bat sinatu du Boliviako Normalizazio eta Kalitate Institutuarekin (IBNORCA). Ekintza hau Latinoamerikako herrialdeekin hitzarmenak sinatzeko UNEk abian duen programaren barruan dago. Hitzarmen horien helburua da arauen harmonizazioa eta lankidetza teknikoa handitzea, merkatu gehiagotara iristeko eta hitzarmen komertzial gehiago sinatzeko.

Hauekin sinatu dira azken hitzarmenak: Ekuadorreko Normalizazio Zerbitzua (INEN), Dominikar Errepublikako Kalitaterako Institutua (INDOCAL) eta Costa Ricako Arau Teknikoen Institutua (INTECO).

Mota honetako akordioek arauek daukaten garrantzia aintzat hartzeko balio dute, bai teknologiaren transferentzian, bai eta ingurumena babesten duten eta kalitatezkoak diren produktu eta zerbitzu seguruen salerosketaren sustapenean ere. Horien bitartez frogatzen da, baita ere, arau trukean elkarlanean aritzea mesedegarria dela, eta estatuetako arau eta arautegi teknikoak nazioarteko arauekin bateratzeak garrantzi handia duela.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa