AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Negozioaren Jarraipenaren ziurtagiria

2018-02-13

AENORek Negozioaren Jarraipena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria eman dio MAPFRE Españaren Operazioetako Alorrari, UNE-EN ISO 22301 arauaren arabera. Egunero 1.100 pertsona inguruk 15 lantokitan gauzatzen dituzten jarduerak hartzen ditu barnean ziurtagiriak. Jarduera horiek hainbat operazio-zentrotan egiten dira (besteak beste, SI24 Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua; Emisio, Ordainagiri eta Kalitateko Unitate Bateratua), eta are gehiago hobetzen dituzte bezeroentzako zerbitzu bermeak, edozein egoeratan.

Horrela, AENORen ziurtagiri hau lortu duen Espainiako lehenengo aseguru etxea bihurtu da MAPFRE. MAPFRE ESPAÑAk baditu beste ziurtagiri batzuk ere beste alor batzuen kudeaketan, eta, haien bidez, enpresaren eguneroko lanean kalitatea eta segurtasuna zeinen garrantzitsuak diren ziurtatzen da.

Bere abantailen artean, ziurtagiri honek gorabeheraren edo krisi egoeraren batean erakundearen erresistentzia edo erresilientzia gaitasuna handitzeko esparru bat eskaintzen du; hala, erantzun eraginkor bat ematen du, baina interesdunen interesak, ospea, marka, prozesuak eta jarduera kritikoak zainduz.

Argazkian (ezkerraldean): Carla Taboada, MAPFRE ESPAÑAren Operazioetako zuzendariorde nagusia, eta Gonzalo Piédrola, erdialderako eta Europarako AENOReko zuzendaria.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Política de Privacidad de AENOR - Gunearen mapa