AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

"Adimen turistikoa" jardunaldia

2018-04-09

AENORek, Inteligencia Turísticak eta UCAMek, Murtziako Lurraldeko Turismo Institutuarekin batera, "Arrakasta kasuak, adimen turistikoa" jardunaldiaren II. edizioa antolatu dute apirilaren 19rako Murtzian, eta haren helburua da adimen turistiko normalizatua zer den eta sektore turistikoan nola aplikatzen den ezagutaraztea.

Jardunaldian, hainbat gai aztertuko dira; besteak beste, Open Data, LORCAko kasua, helmuga turistiko adimendunak eta haien adierazleak. Horretaz gain, adimen turistikorako tresnak ere azalduko dira: plataforma teknologikoak, zaintza eta adimena, eta Big Data.

Hainbat UNE arau daude hiri adimendunak lortzeko, eta haien helburua da hiri bakoitzaren onena ateratzea, ingurumenari elkartuta, eta garapen jasangarria sustatzea: redes de servicios públicos, telecomunicaciones, gestión de activos municipales, datos abiertos, plataformas de ciudad con interfaces abiertas y normalizadas, accesibilidad universal...

Adibidez, UNE 178051 araua, helmuga turistiko adimendunak kudeatzeko sistemei buruzkoa,, berrikuntza, teknologien erabilera, irisgarritasun unibertsala eta helmugako iraunkortasuna aztertzen dituena. Edo UNE 166006 araua, Zaintza Teknologikoa, modu sistematikoan aldaketa seinaleak eta berritasunak aztertzen eta bilatzen dituena. Aldaketa seinale eta berritasun horien bidez, informazioa biltzen, hautatzen, aztertzen, hedatzen eta komunikatzen da, eta hura ezagutza bihurtu, erabakiak hartu ahal izateko eta emaitzak ustiatzearen segimendua egin ahal izateko.

Informazio gehiago hemen.


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa