AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Hiri Adimendunen Espainiako normalizazio eredua

2018-04-11

Espainiako Normalizazio Erakundeak (UNE) hiri adimendunen Espainiako normalizazio eredua aurkeztu du Parisen, Europako hiru normalizazio erakundeek smart city delakoei buruz egindako bileran: CEN, CENELEC eta ETSI.

Normalizazioak Lurralde Adimendunen Plan Nazional berriaren (2017-2020) funtsezko zutabe bat izaten jarraitzen du. Plan horrek jarraipena ematen dio Hiri Adimendunen Plan Nazionalari (2015-2017), eta hiriaren kontzeptua lurralde guztietara zabaltzen du. Espainiak arau tekniko ugari ditu.

Hiri adimendunei buruzko 23 arau argitaratu dira dagoeneko, eta, aurreikuspenen arabera, beste hamar bat garatuko dira. Estandar horiek CTN 178 Normalizazio Batzorde Teknikoak prestatzen ditu. UNEren barruan sortu zen batzorde hori, Informazioaren Gizarterako eta Agenda Digitalerako Estatu Idazkaritzak (SESIAD) bultzatuta.

Espainia erreferentzia da mundu osoan, arau teknikoen garapenari dagokionez. Izan ere, Telekomunikazioen Nazioarteko Elkartasunak (UIT) bi gomendio onartu ditu hiri adimenduneko plataformei eta interoperabilitateko eskakizunei buruz, UNE 178104 arauan oinarrituta..


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa