AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Talentu Digitala Garatzeko 1. Aliantza Foroa

2018-06-11

AMETICek, Espainiako sektore teknologiko eta digitalaren patronalak, Espainian Talentu Digitala Garatzeko I. Aliantza Foroa antolatu du: "Aldaketaren aitzindari: talentuaren iraultza". Ekainaren 20an izango da, Madrilen. Haren helburua da IKTen sektoreko erakundeek behar dituzten gaitasun berriak ezagutaraztea eta behar horiei erantzuteko konponbide praktikoak eskaintzea.

Rafael García Meirok, AENOReko zuzendari exekutiboak, mahai-inguruetako batean hartuko du parte, ekonomia digitaleko enpresa nagusietako liderrekin eta ministerio eskudunetako goi kargudunekin batera.

Kontsultatu agenda osoa hemen.

Halaber, jardunaldian zehar, lehenengo "Digital Skills Awards Spain 2018" sariak banatuko dira, Europako Batzordearen "Digital Skills and Jobs Coalition" koalizioaren barruan. Haien bidez, gaitasun eta eraldaketa digitala sustatzen dituzten proiektuak saritu nahi dira.

Talentu digitalaren garapenarekin eta gaitasun teknologikoetako prestakuntzarekin erlazionatutako proiektuak gauzatzen dituzten ikastetxeei, unibertsitateei, hedabideei, eta enpresa eta erakunde publiko eta pribatuei zuzenduta daude sariak.

Laguntza doakoa da. Nahitaezkoa izen-ematea.

NH Eurobuilding hotelean izango da ekitaldia (C/ Padre Damián, 23). Madril) 9:00etan.

Se adjunta invitación.

Dokumentuak


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

AENOR informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun deklarazioa - AENOR pribatutasun politika - UNE pribatutasun politika - Mapa