AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Gaurkotasuna

Eiffage Energíak OHSAS 18001 ziurtagiria jaso du

2018-06-12

Eiffage Energíak Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria (OHSAS 18001) eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Arauzko Auditoretzaren ziurtagiria jaso ditu. Haien bidez, laneko arriskuak saihesten eta etengabeko hobekuntza bultzatzen laguntzen duen Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema ezarri duela ziurtatzen da.

AENOReko zuzendari nagusiak, Rafael García Meirok, eman dizkio bi ziurtagiriak Eiffage Energíako zuzendari nagusiari, José Manuel Martínezi, enpresaren egoitzan, Albaceten, izandako ekitaldi batean. Bertan izan da, baita ere, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzarreko Ekonomia, Enplegu eta Enpresetako zuzendari probintziala, Nicolás Merino, besteak beste.

AENOReko zuzendari nagusi Rafael García Meiroren hitzetan, "OHSAS 18001 nazioarteko erreferentzia da laneko segurtasun eta osasunean, eta ingurune seguruagoak sortzen eta, ondorioz, istripuak eta gaixotasunak murrizten laguntzen du. Mundu osoko 6.800 lantokik baino gehiagok dute AENORen zigilua; haietatik 185 Gaztela-Mantxan dauden".

Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemaren OHSAS 18001 ziurtagiriaren abantailen artean, nabarmentzekoa da laneko ezbehar tasa handitzen laguntzen duela, eta produktibitatea handitzen; gainera, hari esker, prebentzioaren arloko legeria betetzen da, eta prebentzio kultura sustatu, prebentzioa enpresaren sistema orokorrean integratuta.

Irudian, ezkerretik eskuinera: Rafael García Meiro, AENOReko zuzendari nagusia; José Manuel Martínez, Eiffage Energíako zuzendari nagusia; eta Nicolás Merino, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzarreko Ekonomia, Enplegu eta Enpresetako zuzendari probintziala.

Informazio gehiago erantsitako prentsa oharrean.

Dokumentuak


 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

AENOR informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun deklarazioa - AENOR pribatutasun politika - UNE pribatutasun politika - Mapa