AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Profila > AENOR > Kideak

Kideak

Elkartea denez, normalizazioaren garapenean interesatuta dagoen edozein erakunde eta pertsona fisiko edo juridiko, publiko nahiz pribatu, izan daiteke Espainiako Normalizazio Erakundeko (UNE) kide.

Gaur egun, gure herrialdeko ekoizpen sare osoa ordezkatzen duten 600 kide baino gehiago ditu UNEk. Haien artean daude enpresa elkarte nagusiak, Espainiako enpresa nagusiak eta maila guztietako administrazio publiko ugari.

Erakundearen jardueretan modu aktiboan parte hartzeaz gain, hauek ere egiten dituzte kideek:

Motaren arabera, lau kide kategoria dago:

Izen-emateen inguruko informazio gehiagorako, hurrengoarekin harremanetan jar zaitezke:

Secretaría General

Telefonoa: 91 432 60 26

Posta elektronikoa: miembros@une.org


Gobernu-organoak

Batzar Orokorra organo gorena da, kide guztiek parte hartzen dute bertan. Honek Zuzendaritza-batzordea aukeratzen du, honen esku dago Elkartearen ordezkapena eta zuzendaritza.

Zuzendaritza-batzordea 70 batzordekidek osatzen dute, gehienez, kide mota ezberdinen eta alderdi interesdunen ordezkaritza egiten dutenak eta, horrez gain, Batzorde Iraunkorra izendatzeaz arduratzen direnak.

Batzorde Iraunkorra, bere aldetik, 10 batzordekidek osatzen dute, eta Zuzendaritza-batzordeak ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta kontrolatzeaz arduratzen da.

Gobernu-organo guztiak Presidenteak deitu eta zuzentzen ditu.

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

AENOR informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun deklarazioa - AENOR pribatutasun politika - UNE pribatutasun politika - Mapa