AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera >

Legezko abisuak

Web gunea erabiltzeko baldintzak

AENORek ez du bere gain hartuko orri hauetan barne hartutako materialari dagokion inolako erantzukizunik Aipatutako materiala:

Halaber, AENORek ez du bere gain hartzen erabiltzaileak Web gune honen zerbitzuak eta edukiak gaizki, oker, desegoki eta behar ez bezala erabiltzeak berari eragin dakizkiokeen kalteen erantzukizuna.

AENORek bere web gunearen egitura aurretik ohartarazi gabe aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, bai itxurari eta bai edukiei dagokienez, baita bere edizioari baja emateko eskubidea ere, erabiltzaileei aurretik inguruabar honen berri emateko beharrik izan gabe.

Oro har, AENORen web guneak ez du cookie-rik erabiltzen. Erregistratutako erabiltzailea bazara bakarrik, eta identifikatzea beharrezkoa den orrialdeetan (erosketa-prozesuan eta zure datu pertsonaletara sartzeko), saio bakoitzeko berezko cookie-ak erabiltzen dira.

Jabetza Intelektualaren edo Industrialaren eskubideak

AENOR Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea Web gunearen, bere diseinu grafikoaren eta bertako edukien Jabetza Intelektualeko eta Industrialeko eskubideen titularra da, titulartasun desberdina adierazi izan ezik.

Debekatuta dago orri hau, osorik edo partzialki, doan edo kostu bidez, errepikatzea, banatzea, merkaturatzea, kopiatzea, bikoiztea, lagatzea edo eraldatzea AENORek aurretik eta idatziz baimen zehatza eman gabe.

Erabiltzaileak onartzen du Web honen bidez erabili dezakeen informazioa jabetza intelektualeko, industrialeko eta beste izaerako eskubidepean babestuta dagoela eta informazio hura eskubide horien aurka erabiliz gero indarreko legeen araberako zigorra aplikatuko zaiola.

Araudi Dokumentuak Erabiltzeko Lizentzia euskarri magnetikoan

Hedatu

Mesedez, irakurri lizentzia hau erabili aurretik eta AENORen web gunean ateratako Araudi Dokumentuetatik edozein erabiltzen eta grabatzen duzun bakoitzean. Aipatutako Araudi Dokumentuak erabiltzeko, esportatzeko eta deskargatzeko, lizentzia honek barne hartutako baldintzak onartu behar dira.

1. Bezeroak (onuradunak) AENORek emandako UNE ARAUDI DOKUMENTUAK (aurrerantzean ARAUDI DOKUMENTUAK) Erabiltzeko Lizentzia honetan jasotako baldintzekin bat datorrela adierazten du. Gerta liteke arau eta baldintza hauek aldatzea, aldez aurretik inolako jakinarazpenik egin gabe, AENORek egoki irizten dion unean. Nolanahi ere, lizentzia honetan jasotako arauak aldatzen badira, onuradunari aldaketaren berri emango zaio.

2. ARAUDI DOKUMENTUEN ustiapen eskubideak AENORenak baino ez dira. Kontratu honen bidez, AENORek horiek erabiltzeko lizentzia ematen dio onuradunari, jarraian azaldutako eran.

3. AENORek titulartasun eta jabetza eskubide osoak ditu eta aurrerantzean ere beti izango ditu, ARAUDI DOKUMENTUEN gainean. Halaber, kontratu honen bidez ematen den erabiltze-lizentzia emateko zein baliogabetzeko eskubidea berea dela bermatzen du.

Onuradunak ezin izango du ARAUDI DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia hirugarrenen eskuetan utzi, dohaintza edo lagapen bidez, ezta lizentzia esleituta, salduta edo alokatuta ere. Agiri honetan jasotako edozein eskubide edo betebehar besterentzen edo hirugarrenei ematen, lagatzen, transferitzen, saltzen, alokatzen edo horren kopia bat ematen saiatuz gero, lizentzia-kontratu hau iraungitzat joko da horren ondorioz, eta kontratuaren onustea hautsi dela ulertuko da.

Onuraduna derrigortuta dago, honen bidez, beharrezkoak diren neurriak hartzera, baimenik ez duten hirugarrenek AENORen dokumentuetako edukiak eta informazioa eskuratu ez ditzaten.

Onuradunak behar bezala mantendu beharko ditu AENORen dokumentuetan agertzen diren jabetzari buruzko adierazpen guztiak (markak, onuradunari emandako lizentzia, copyright ikurrak, eta abar), eskubideen titulartasuna AENORena dela zehazten dutenak.

Onuradunak bere horretan utzi behar ditu, beraz, AENORek bere produktuan ezarrita dituen ikur, marka, onuradunari emandako lizentzia eta jabetzari buruzko bestelako aipamen guztiak, bai eta kontratu honi jarraiki AENORek esanbidez baimendu dituen erreprodukzio oso edo partzialetan agertzen direnak ere.

Onuradunak AENOR jakinaren gainean jarriko du, jabetza industrial edo intelektualaren eskubideak urratzen dituen edozein ekintzaren edo lehia bidegabeen berri duenean, eta, oro har, beharrezko diren neurri guztiak hartuko ditu isilpekotasuna eta AENORi dagokion jabetza eskubidea errespetatzen dela bermatzeko.

4. ARAUDI DOKUMENTUAK erabiltzeko lizentzia erabiltzaile bakarrekoa eta postu bakarrekoa da. Onuradunak ezin izango du, beraz, dokumentuak bestelako sistemetan erabili, hala nola informatika-sareko sistema batean, aldibereko sarbidedun sistema batean, web orri batean, prozesatzeko unitate zentral anitz batean edo erabiltzaile anitzeko sistema batean; ez behintzat, aldez aurretik AENORekin horren inguruko akordio idatzirik lortu ez bada.

Zure ordenagailua ongi ez badabil eta horrek ARAUDI DOKUMENTUAK behar bezala irekitzea edo erabiltzea eragozten badu, beste ordenagailu batera transferitu ahal izango dituzu; betiere, lehenengo ordenagailuan guztiz ezabatzen badituzu, eta behin ARAUDI DOKUMENTUAK bigarrenera aldatuta, bertan kontratu honen arauei jarraiki erabiltzen badituzu.

5. AENORek ARAUDI DOKUMENTUAK inprimatzea baimentzen du, eta aldi berean, barneko beste dokumentu edo aplikazioetara zatiren bat edo osorik transferitzea; betiere, onuradunak ondoko baldintza hauek betetzen baditu:

  • (a) Onuradunak ARAUDI DOKUMENTUETATIK zuzenean edukien zati bat edo guztia inprimatu ahal izango du, bere erakundearen barruan erabiltzeko, eta eduki hori jabetza intelektualaren eskubidepean egongo da, eskubideotan sartuta egonik. Hala jarduteko gaitasunak bakarrik izango du eragina kopiei data jartzen bazaie eta atera diren egunetik hogeita hamar eguneko epean deuseztatzen badira. Kopia horiek ezin izango dira artxibatu edo eskaneatu, eurokin paperean inprimatutako erreferentziazko bilduma bat osatzeko.
  • (b) Onuradunak ez du inolaz ere ARAUDI DOKUMENTUAK inprimatzeko baimenik izango, ez horien zati bat, ezta osorik ere, aldez aurretik horretarako baimena ematen dion esanbidezko akordioa AENORekin izenpetu ez badu.
  • (c) ARAUDI DOKUMENTUEN kopiak ez dira inolaz ere maileguan edo dohaintzan emango, alokatuko, webetan argitaratuko, salduko edo banatuko.

6. Konfidentzialtasuna. Agirietan jasotako informazioaren inguruko ezagutzak isilpekoak dira eta merkataritzako sekretupean daude. Onuraduna konfidentzialtasun itun hau errespetatu eta horren arabera jokatzeko betebeharra dauka. Hitzarmen honetatik kanpo uzten da jabetza publikoko informazioa.

7. AENORek ez du inolaz ere bermatzen, ez esanbidez, ezta esan gabe ere, ARAUDI DOKUMENTUAK xede jakin baterako aproposak direnik, ezta edozein funtzio zehatz bete dezaketenik ere.

Onuradunak AENORi idatziz jakinaraziko dio ARAUDI DOKUMENTUETAN ikusitako edozein hutsune edo akats, dokumentuak jaso eta ondorengo hogeita hamar egun naturaletan. Onuradunak AENORi ezer adierazi ezean, onuradunak ARAUDI DOKUMENTUAK ontzat ematen dituela ulertuko da.

ARAUDI DOKUMENTUEN euskarri fisikoan akatsen bat egongo balitz, AENORek ordaindutako prezioa itzuliko duela edo ARAUDI DOKUMENTUAK ordezkatuko dituela bermatzen du, saldu diren egunaren ondorengo hogeita hamar egunetan. Euskarri magnetiko berria ez da inola ere bidaliko aldez aurretik euskarri akastuna jasotzen ez bada.

8. AENOR ez da ezein kalteren erantzule izango, inolako kasutan, edozein direla ere horren kausak, lizentzia honen inguruan zuzenean ala zeharka sor daitezkeenak. "Ondoriozko kalte" gisa hartuko da irabaziak edo diru-sarrerak galtzea, erabiltzeko gaitasunik aurrerantzean ez izatea (edo antzeko galera finantzarioa), hirugarrenei egindako edo egin beharreko ordainketa oro, galera ekonomikoak edo ARAUDI DOKUMENTUEK funtzio jakin bat ezin betetzea, eragozpena eta funtzioa bera edozein direla ere.

AENORek ARAUDI DOKUMENTUAK hornitzeko bere gain duen erantzukizuna –edozein motatakoa– ez da, inolaz ere, horien lizentzia eskubideen zenbatekoaren gainetik egongo.

Onuradunak AENORen edozein ordezkari egiaztaturi bere lokalak bisitatzeko baimena emango dio, lizentziaren baldintzak zorroztasunez bete direla egiazta dezan.

9. AENOR ez da onuradunaren aurrean erantzule izango bi aldeen artean ahoz egiten den edozein jakinarazpenen inguruan, horren jatorria zeinahi izanda ere, gaizki-ulertu edo nahasteren bat badago. Aldeetako batek beste aldeari jakinarazpen formalen bat egiten badio edo derrigorrez eman edo helarazi behar badio, jakinarazpena posta ziurtatuz helarazi beharko dio eta postetxeko bidalketa-egiaztagiria izango da jakinarazpena jaso dela frogatuko duen agiria.

10. Onuradunak hemen adosturiko eskubideak edozein eran urratzen baditu, Jabetza Intelektualaren arloko legeria hautsi dela ulertuko da. AENORek, lizentzia honetan jasotako edozein arau urratu dela jakinez gero, lizentzia berehala ezeztatu ahal izango du, horren berri emateko ohar bat bidaltze hutsarekin, eta BEZEROAK ez du eskubiderik izango ordura arte egindako ordainketak itzularazi diezazkioten eskatzeko.

11. Kontratu honen interpretazioari edo bertan jasotzen direnak betetzeari buruzko auziei dagokienez, kontratugileak Madril hiriburuko Epaitegi eta Auzitegien menera jartzen dira, beren foruari uko eginez, hura beste bat bada.

ZEUK AITORTZEN DUZU ERABILERA LIZENTZIA HONEN BALDINTZAK IRAKURRI DITUZULA ETA HAREN TERMINOEKIN BAT EGITEA ERABAKI DUZULA

Salmenta-baldintzak

Hedatu

AENORen on-line erosketa zerbitzuak zure eskura jartzen ditu argitaratutako UNE arau guztiak, KAE arauak gaztelaniaz, ikastaroak CD-ROMean eta normalizazioan, kalitatean, kudeaketan eta ingurumenean espezializatutako lerro editorial osatu bat.

Zerbitzu honi esker, arauak berehala lor daitezke, eskuratutako agiri arauemaileak on-line entregatzen dira eta horrela, zure eskaerak errazago kudea ditzakezu, zerbitzu pertsonalizatu bat izan dezakezu eta zure erosketak segurtasun gehiagorekin egin ditzakezu.

Salmentaren baldintza orokorrak

Eskaera egitea

Produktuak zure erosketa-saskira sar ditzakezu AENORi eskaera egiteko edo zure erosketa Interneten bidez formalizatzeko.

Eskaerak gure egoitzatik “Bezeroaren datuak” inprimakian adierazten duzun helbidera bidaltzen ditugu, arauak on-line entregatzeko aukera hautatu duzun kasuetan izan ezik.

Atal desberdinetan agertzen diren arau eta argitalpenen prezioek ez dituzte ez zergak, ez bidalketa-gastuak barne hartzen.

“Bezeroaren datuak” inprimakia bete ondoren "Hasitako eskaera" atalean erosketa-saskira sartu dituzun gauza guztiak ikusi ahalko dituzu, baita horien prezioak, indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen zergak eta kasuan kasuko bidalketa-gastuak ere, baldin badaude.

Eskaeren banaketa

Online entrega

Arauak erosi eta on-line entregatzea aukeratu baduzu, orrialde pribatu batean egongo dira eskuragarri erosten dituzunetik zazpi eguneko epean (baldin eta ordainketa onartua izan bada) eta zu bakarrik sartu ahalko zara orrialde horretara.

Orrialde honetan arau bakoitza nola jaso nahi duzun aukeratu ahalko duzu: zure helbide elektronikora bidaltzea ala webaren bidez deskargatzea.

Zure orrialde pertsonalera sartu nahi baduzu, sartu “On-line entregatzea” orrira Bezeroen eremua atalean. Zure erosketetara zeu bakarrik sar zaitezkeela bermatzeko, beharrezkoa da AENORen bezero gisa erregistratzea, hori egin ostean, bezero-identifikatzaile bat eta kode sekretu bat izango dituzu.

Zerbitzua AENORen bulegoetatik

Gure bulegoetatik banatzen diren eskaerak mezularien bidez bidaltzen dira. Espainiako lurraldean entregatzeko gehienezko epea, gure Argitalpen Zerbitzuak eskaera onartzen duenetik, astebetekoa da UNE arauen, gaztelaniazko IEC arauen edo AENORek kaleratutako argitalpenen kasuan eta hamabost egunekoa AENORek banatutako atzerriko arauen edo argitalpenen kasuan.

Liburuen izakinak mugatuak dira eta web gunean agertzeak ez du nahi berehala erabilgarri egongo direla. Eskatutako liburua eskuragarri ez izanez gero, zurekin harremanetan jarriko gara zure eskaera atzeratuko dela jakinarazteko.

Itzultzearen bermea

Eskuratutako produktuak hartzen dituzunetik zazpi eguneko epean ez zaituztela asetzen ikusten baduzu, nahikoa izango da produktua bere jatorrizko bilgarrian eta egoera ezin hobean itzultzea, eta produktua bidali eta jasotzearen inguruko gastuak bezeroaren kontura izango dira.

Ordaintzeko moduak

Ordaintzeko moduei dagokienez, AENORek aukera bat baino gehiago ematen dizu:

  • Kreditu- edo zor-txartela web gunearen bidez (Visa, Mastercard, eta abar) edo AENORi (Visa, Mastercard, Amex, eta abar) egindako telefono-deiaren bidez (+34 914 326 036) UNE arauak on-line entregatzea nahi izanez gero, ezarritako ordainketa-era bakarra da.
  • Banku-transferentzia. En caso de optar por esta forma de pago es necesario enviar previamente a AENOR copia de la transferencia y del pedido por fax (+ 34 913 10 36 95) o por correo electrónico a normas@aenor.com.

Zergak

Europar Batasuneko Estatu kideetako biztanleek egindako erosketei BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) ezarriko zaie.

Enpresaburu bezala jardunez zerga-egoitza Europar Batasuneko Estatu kideren batean duten eta VIES erroldan inskribatutako IFZ/VAT bat duten pertsona juridikoen eta pertsona fisikoen kasuan, ez dute BEZik ordaindu beharrik izango eta derrigorrez bidali beharko dute dokumentu hau posta elektroniko bidez helbide honetara normas@aenor.com edo +34 913 103 695 fax zenbakira.

Titulu partikularrera egindako erosketak (pertsona fisikoa), bizilekua edonon duelarik ere, BEZaren ordainketari lotuta egongo dira.

Erakundeek herrialde estrakomunitarioetan egindako erosketek ez dute BEZik ordaindu beharko, beti ere bizileku fiskalari dagozkion dokumentuak helbide elektronikoz posta elektroniko honetara bidaltzen baditu: normas@aenor.com edo +34 913 103 695 fax zenbakira.

Kanarietako, Ceutako eta Melillako lurraldeetan egindako salmentak, eta pertsona fisikoenak ez direnak, materiako indarreko legeen araberako erregimen fisiko berezia izango dute, nahitaezko baldintza posta elektroniko bidez dokumentu egiaztatzailea bidaltzea izango delarik. Helbide elektroniko honetara bidali beharko da: normas@aenor.com edo +34 913 103 695 fax zenbakira.

Salmentak AENORen helbide sozialean egin direla ulertuko da: Génova 6, 28004, Madril - Espainia.

Aplika daitekeen legeria

Salmentako Baldintza Orokor hau Marken, Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren inguruko Espainiako Legeen arabera zuzentzen dira, eta, oro har, aplikatu dakiokeen indarreko edozein xedapen legalaren arabera.

Alderdiek, dagokien edozein foruri espresuki uko eginez, Madril hiriko Epaitegiei eta Auzitegiei men egingo diete Salmentako Baldintza Orokor hauetatik eragin litekeen edozein auzi ebazteko.

Bidalketa-gastuak

Bidalketa-gastuak eskaeraren azken helmugaren nahiz eskatutako produktu kopuruaren arabera kalkulatzen dira. Garraio eta paketatze gastuak barne hartzen dituzte.

Bidalketa-gastuak
Helmuga Gehienez hiru arau eta/edo argitalpen Hiru arau eta/edo argitalpenetik aurrera
 
Eragina izango luketen zerga posibleak ez daude barne hartuta prezio hauetan.
Penintsula 7,31€ 8,60 €
Balearrak 18,04€ 23,34€
Kanariak, Ceuta eta Melilla 18,04€ 23,34€
Europa 59,17€ 80,07€
Estatu Batuak eta Kanada 70,07€ 96,94€
Munduko gainerako eremuak 91,94€ 115,91€

Datuen Babesa eta Konfidentzialtasuna

Hedatu

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren inguruko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, AENORek zera jakinarazten dizu:

  • Zuk hornitutako datuek AENORen jabetzako fitxategi automatizatu batean parte hartuko dute, Datuen Babeseko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean erregistratuta.
  • Aipatutako datuak kudeaketa-ondorioetarako erabiliko dira bakarrik, baita interesgarriak izan daitezkeen jardueren, produktuen eta zerbitzuen inguruko informazioa bidali ahal izateko ere.
  • AENORek emandako datuei exijitutako segurtasun-mailak hartu ditu eta horretarako beharrezko neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak instalatu ditu, teknologiaren egoera kontuan hartuta, datu horiek galtzea, aldatzea, behar ez bezala erabiltzea edo horietara baimenik gabe sartzea saihesteko.
  • AENORek emandako datuen konfidentzialtasuna ziurtatzen du eta Elkartekoak ez diren Hirugarrenei emango ez zaizkiela bermatzen du.
  • Datuetan sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubideak aitortu ahal izango dituzu, gutunaren, faxaren edo posta elektronikoaren bidez. DNI, AENORi zuzenduta, Genoa, 6 - 28004 Madril, Faxa: 913 104 032 - datos@aenor.es
  • Zure datuak erabili daitezke interesgarria izan daitekeen publizitate-izaerako informazioa posta elektronikoz bidaltzeko. Informazio-mota hau jaso nahi ez baduzu, mesedez, espresuki adierazi gure orrialdeek barne hartutako datuak eskatzeko edozein formulariotan.

Segurtasun politika

Hedatu

AENORen lehentasunezko xede bat informazioaren segurtasuna eta Interneten bidez bidaltzen dizkiguzun datuen konfidentzialtasuna bermatzea da.

AENORek eman dizkiguzun datuei esleitu dizkie datu-babesaren alorrean indarreko legeek exijitutako segurtasun-mailak, eta horretarako beharrezko neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak instalatu ditu, teknologiaren egoera kontuan hartuta, datu horiek galtzea, aldatzea, behar ez bezala erabiltzea edo horietara baimenik gabe sartzea saihesteko.

Horretarako, AENORen web gunearen bidezko erosketa-zerbitzuak Secure Socket Layer (SSL) segurtasun-teknologia erabiltzen du. AENORen zerbitzaria ziurtatuta dago eta horri esker, bere nabigatzaileak AENORen dendaren identitatea baiezta dezake edozein transmisio bidali baino lehen. Ziurtapen horri esker, zure datuak hartzen dituen ordenagailuaren nortasuna bermatzen da.

SSL segurtasun sistema martxan dagoela egiazta dezakezu, izan ere, nabigatzaile gehienen beheko aldean giltzarrapo bat ikusten baita. Ikono horren gainean klik egiten baduzu, segurtasunezko konexioarekin lotutako ziurtagiria agertuko da.

Dena den, erosketa online bat egiten egonez gero, ez baduzu erabiltzen segurtasuneko estandar ezaugarriak dituen nabigatzaile bat edo ez badituzu nahi zure kreditu- edo zor-txartelaren datuak web gunearen bidez eman nahi, ordainketa egiteko zure datuak AENORen Argitalpenen Zerbitzuari telefonoz jakinarazi diezazkiokezu edo banku transferentziaren bidez egin dezakezu.

Cookie Politika

AENORek jakinarazten dizu gure webguneak cookieak erabiltzen dituela, propioak eta hirugarrenenak, erabiltzaileek nola nabigatzen duten neurtu eta aztertzeko.

Cookieak fitxategi batzuk dira, gure webgunera sartzen diren ordenagailuetan instalatzen direnak, atal honetan azaldutako xedeekin.

AENORek bi motatako cookieak erabiltzen ditu bere web orrian:

  • Cookie teknikoak: AENORen guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako zerbitzuak baliatzeko; kasurako, saioa identifikatzea, erosketak egitea, erositako produktuak deskargatzea edo harpidetza mota desberdinak egitea.
  • Analisi cookieak: Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko. Hori lortzeko, AENORen webean zer-nolako nabigazioa egiten duzun aztertzen da, eskaintzen ditugun funtzionalitateak hobetze aldera. AENORen erabiltzen ditugun hirugarrenen aplikazioak honako hauek dira: Google Analytics eta ShareThis.

Hirugarrenen aplikazioek gure webeko orrialdeen bisitarien kopurua neurtzeko eta aztertzeko balio digute, bai eta hainbat zerbitzuren gaineko datuak biltzeko ere: bideo eta dokumentuen deskarga, konexioa erraztu eta monitorizatzea, eta edukiak argitaratzea, AENORen webaren eta sare sozialen artean; adibidez, Facebook, Twitter, Linkedin...

Hona hemen zer-nolako informazioa batzen duten: bisitatutako orrialde kopurua, hizkuntza, gure albisteak argitaratzeko erabiltzen den sare soziala, sartzeko erabiltzen den IPa zein hiri edo eskualdekoa den, erabiltzaile berrien kopurua, bisiten maiztasuna eta denbora eta orrira itzultzen direnen kopurua, nabigatzailea eta operadorea edo bisita zein motatako gailutik egiten den.

Informazio hori batzen dutenek, eurek ere, datu horiek baliatu ditzakete, euren zerbitzuak hobeto emateko eta zerbitzuok beste enpresa batzuei eskaintzeko. Beste erabilera horien inguruan gehiago jakiteko, erabili beheko estekak.

Zure ordenagailuan instalatutako cookieak kontrolatzeko, erabiltzen duzun nabigatzailearen aukerak konfiguratu behar dituzu:

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

AENORi buruzko informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu erabiltzaileen nabigazioa neurtzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu dezakezu hemen