AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Ziurtapena > AENORnet

AENORnet

Nire bulegoa mundua da

AENORnet AENORen ziurtapen bezeroen atari esklusiboa da. Informazioak, komunikazioak, parte-hartzeak eta zerbitzuek bat egiten duten haientzat sortutako gune bat.

AENORnetek ziurtatutako erakundearen eskura ipintzen du kudeaketa sistemei buruzko gaur egungo informazioa. Gai, azpi gai eta sektoreen araberako erabateko sailkapen bati esker, erabiltzaileak hainbat jarduera aukeran du, besteak beste: aukeratutako gaiari buruzko ehunka dokumentu kontsultatu, aukeran dituen diru-laguntzak ezagutu, uneko legeak zeintzuk diren ezagutu, komunikabide desberdinetako prentsa-oharretara sartu, parte hartu dezakeen hurrengo gertakariak ezagutu, eta baita ikuspegiak beste bezeroekin elkar aldatu ere, iritzi foroetan.

Bere ziurtagirien datuak ezagutu, beraien kopiak eskatu, auditorien datak eta izapideen historikoa kontsultatu, espedientearen arduradun teknikoarekin harremanetan jarri, AENORen kudekaeta sistemen ziurtapen marken logotipoak eta haiek erabiltzeko baldintzak deskargatu, AENORneten Zerbitzu sailak eskaintzen diren aukerak dira.

Aplikazio informatikoa eskuratu duten bezeroentzat ere Certool, euskarri zerbitzuak eskaintzen dira, besteak beste: eguneraketak, berrikusketak eta dokumentuak deskargatu, iradokizunen postontzian kontsultak egin eta erabiltzaileen eztabaidagune zehatz batean parte hartu.

Balio Duzuna Adierazi Sailean, produktu sorta zabala izango duzu aukeran (banderak, eskulturak, plakak, erakustokiak, eta abar) zure lanaren kalitatea ezagutzera emateko.

AENORneten sartu ahal izateko helbidean sartu behar zara nahita nahiez www.aenornet.es eta sarbidearen datuak, erabiltzaile eta kodea sartu. Horiek AENORek posta arruntez bidaliko dizkio ziurtapen espedientearen arduradun izendatu duten enpresaren pertsonari.

AENORnet

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa