AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Ziurtapena > Kalitatea > ISO 9001 kudeaketa sistemak > ISO 9001 kalitatearen kudeaketa sistemak

ISO 9001 Kalitatearen kudeaketa sistemen ziurtapena

ISO 9001. Handia izaten laguntzen dizu

Ingurumena, segurtasuna edo gizarte erantzukizuna kudeatzeko sistemen beste ziurtapen batzuetarako bidea egiteko plataforma ezin hobea izateaz gain, ISO 9001 ziurtapena enpresa txiki eta ertainentzako abagune paregabea da handienen mailan egoteko eta egungo merkatu gogorrean haiekin aukera berdinekin eraginkortasun kontuetan lehiatzeko.

Arau honen araberako Kalitatearen Kudeaketa Sistema bat ezarriz gero, UNE-EN ISO 9001, erakunde batek gai dela erakusten du bezeroaren baldintzak zein araubidez aplikagarriak direnak betetzen dituzten produktu edo zerbitzuak modu koherentean emateko.

Beste abantaila batzuen artean, bezero zorrotzagoei zerbitzu emateko aukera eskura jartzen du, hots, hornitzaile ziurtatuekin lan egin nahi dutenak, Europar Batasunean salmentak areagotu nahi dituztenak, norbere kalitate-sistema, dokumentazioa edota hornitzaileen jarduna hobetu nahi dituztenak, baita hornitzaileen eta bezeroen arteko konfiantza indartu nahi dutenak ere.

Nazioarteko arau honek prozesuetan oinarritutako ikuspegia enpresan ezartzen laguntzen du, PDCA (Planifikatu, Egin, Egiaztatu, Doitu) etengabeko hobekuntzako zikloan oinarritutako kalitatearen kudeaketa sistema baten eraginkortasuna garatu, ezarri eta hobetzean.

Beneficios ante el mercado:

  • Eskainitako produktu eta/edo zerbitzuen irudia hobetu.
  • Bere garapena erraztu eta merkatuan duten lekua finkatu.
  • Merkatu-kuota handitu eta atzerri-merkatuetara ireki, bezero eta hornitzaileen artean sortutako konfiantzari esker.

Bezeroekin aritzeko honek dakartzan mesedeak:

  • Bezeroen gogobetetzea areagotu.
  • Auditoriak eta horien kostuak saihestu.
  • Bezeroekin hitzartutako kalitatearen gaineko akordioak sinatu.

Enpresa kudeatzeko honek dakartzan mesedeak:

  • Kalitatearen kudeaketa sistemaren egokitzapena eta eraginkortasuna mantentzeko edo hobetzeko baliagarritasuna, hobetu beharreko gaiak agerian uzten dituen heinean.
  • Kalitatearen kudeaketaren oinarriak enpresan tinko ezarri eta etengabeko hobekuntza prozesuan sartzeko enpresaren bidea erraztu.
  • Langileen motibazioa eta parte-hartzea handitu eta baliabideen kudeaketa hobetu.

Información de interés sobre la versión 2015 de ISO 9001

Dokumentu interesgarriak

Argitaratutako arauak

Hurrengo ikastaroak eta jardunaldiak

  • Curso bertan bertakoa
    "ISO 9001:2015 arau berrietarako egokitzapena".
  • Curso on-line "ISO 9001:2015 arau berrietarako egokitzapena".

Lotutako sektoreak

ISO 9001 nazioarteko araua aplikagarria da kudeaketa sistematizatu eta errentagarritasun eta eraginkortasun handiena lortu nahi duen edozein tamainako erakundetan.

Enpresaren tamaina edozein delarik ere, bere neurrira egindako eta eraginkortasunez ezarritako Kalitatearen Kudeaketa Sistema bat lagungarri izango zaio kasu orotan, kudeaketa eta hobekuntzaren prozesuak zehaztu, antolatu eta sistematizatzeko aukera emango baitio. Horrela, enpresak gaur egungo merkatu globalizatu aldakorrak aurrez aurre jartzen dizkion erronkak lehiakortasun maila handiagoarekin kudeatu ahal izango ditu.

Administrazioak ISO 9001 arauaren araberako kalitatearen kudeaketa sistemak garatu, ezarri eta ziurtatzeko proiektuetarako diru-laguntzak eskaintzeko deialdia egiten du sarritan. AENORek erakunde bakoitzaren tamainara eta beharretara egokitutako baldintzak eskaintzen ditu.

Ziurtapena hauekin batera lor daiteke

Prozesuen bidezko edozein kudeaketa sistemarekin integratzeko erraztasuna.

Bezeroak lortzen duena

Behin Auditoria prozesua gaindituta, ezarritako sistema ISO 9001 arauaren baldintzetara egokitzen bada, zure erakundeak ondokoak eskuratuko ditu:

  • AENORen Enpresa Erregistroaren Ziurtagiria.
  • AENORen Erregistratutako Enpresaren marka erabiltzeko baimena.
  • IQNet Ziurtapena, ziurtapena nazioartean erabiltzeko pasaportea dena. Horrekin, zure AENOR ziurtagiria, nazioarteko ziurtatze-erakunde garrantzitsuenek onartuko dute.
  • IQNet marka erabiltzeko lizentzia.

Gainera AENORek ziurtatutako kudeaketa-sistema duten erakundeek, doako sarbidea AENORnet eta harpidetza dute revista mensual AENOR.

Lotutako logotipoak edo markak

Marca AENOR de Sistemas de Gestión de Calidad
Kalitatearen Kudeaketa Sistemen AENOR Marka
UNE-EN ISO 9001 arauaren arabera Erregistratutako Enpresa
Marca IQNet
IQNet Marka
MANAGEMENT SYSTEM

Ziurtapenetako esperientziak

AENORek ENACen egiaztapena du ISO 9001 arauaren araberako kalitatearen kudeaketa sistemak jarduera-sektore orotan ziurtatzeko. Garatu zenetik bi hamarkada igaro direla, ISO 9001 arauaren araberako ziurtapena da gehien baliatzen dena, bai Espainian, eta bai mundu osoan ere. 2010. urte amaieran, AENORek Kalitatearen Kudeaketa Sistemetarako 26.720 ziurtagiri emanak zituen; horietako 22.993, Espainian bakarrik.

Nola lortu informazio gehiago edo aurrekontua

Eskatu gaur bertan auditoriaren prozesu osoaren informazio zehatza (txostenak, exekuzio-epeak, bisitak...) eta zure erakundearen beharretara egokitutako eskaintza bat.
Telefonoa (+34) 915 294 910
info@aenor.com

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa