AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Ziurtapena > Ikuskapen zerbitzuak

AENOR Ikuskaritza

AENORek herrialde hauetan egiten ditu ikuskapenak:

Erdialdeko Amerika, Argentina, Bolivia, Bulgaria, Txile, Txina, Kolonbia, Korea, Costa Rica, Ekuador, AEB, El Salvador, Espainia, India, Italia, Maroko, Mexiko, Panama, Peru, Polonia, Portugal, Dominikar Errepublika, Turkia, Uruguai, Venezuela. Beste edozein herrialdetarako, kontsulta iezaguzu.

Mundu mapa

AENORek ikuskapenak egiten ditu, bezero pribatuen izenean zein haien jatorriko erakundeen edota agintaritza ofizialen izenean ere, xede honekin: jarduera jakin batzuen adostasuna neurtzea, legeak, arauek edo kasuan kasuko zehaztapenek agintzen dutenarekiko, eta horren gaineko informazioa ematea.

Merkatuak gero eta globalizatuago daude, eta horrek enpresa asko kanpora ateratzera bultzatzen ditu, produktuak erosteko zein saltzeko. Egoera honek inportatzaileengan eta esportatzaileengan zerbitzu berrien premiak sortzen ditu, besteak beste, salgaiak ikuskatzea, produktuek bezeroaren baldintzak betetzen dituela edo xedeko herrialdeko legeak betetzen dituela egiaztatzeko.

Ikuskapenaren irismenak honako hauek har ditzake barne: hornitzaileak, fabrikazioa eta salgaiaren kopurua, kalitatea, bilgarria, etiketak eta markak egiaztatzea, eta baita edukiontziaren karga gainbegiratzea ere. Ikuskapen-zerbitzuarekin, AENORek ziurtatzen du xedera iristen diren salgaiek eskatutako zehaztapenekin bat egiten dutela (legezko baldintzak, arauak edo kontratuetako baldintzak).





Hornitzaileen ebaluazioa

Ekoizpenaren ikuskapena

Gobernuek eta erakunde ofizialek eskatutako Ontziratze Aurretiko Ikuskapena (IPE)

Alderdien artean ezarritako Ontziratze Aurretiko Ikuskapena (IPE)

Xedeko ikuskapena

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa