AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Ziurtapena > AENORen ziurtapena

AENOR ziurtapena, konfiantzaren balioa

Zer egin ziurtatzeko?

Ziurtapen prozesuaren ondoren marka hauek erabiltzeko eskubidea ematen da.

Hurrengo eskemak produktu eta kudeaketa-sistemak ziurtatzeko ikuskapen-prozesu orokorra adierazten du.

Auditoriaren prozesu orokorraren fluxu-diagrama. Bloke bakoitza prozesuaren etapa bati dagokio: Eskaera. Hasierako auditoria. 1. fasea. 2. fasea. Ziurtagiri mota? Bi aukera Sistemak edo Produktua. Prozesua Kudeaketa sistemetakoa bada hurrengo etapa Ekintza zentzagarrian plana da. Produktuak badira hurrengo etapak Ikuskapena eta laginak hartzea, Entseguak eta Ekintza Zentragarrien Planak dira. Etapa honen ostean Ebaluazioa eta erabakia dator, baldintzak ez badira betetzen prozesua errepikatzen da hasierako Auditoriatik eta baldintzak betetzen badira, ziurtagiria ematen da. Horrek ondoren Jarraipen bat du eta etapak hasierako Auditoriatik berriz ere aplikatzen dira.


Ziurtapena, alderdi interesdunengandik independentea den erakunde batek burututako ekintza da eta honen bidez erakunde, produktu, prozesu edo zerbitzu batek arau edo zehaztapen tekniko batzuetan definitutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen da.

Horrela, AENORen markek ziurtapen hau nabarmentzen dute eta merkatuan elementu desberdintzailea adierazten dute, eskainitako produktu eta zerbitzuen irudia hobetuz eta bezeroen eta kontsumitzaileen artean konfiantza sortuz.

Konfiantza erakunde bera, bezero, akziodun, langile, herri-administrazio eta enpresaren ingurune sozialarengan. Konfiantza zure produktuen eta zerbitzuen segurtasunarengan eta kalitatearengan. Konfiantza zure kudeaketaren eraginkortasunarengan. Konfiantza ingurumenarekiko zure konpromisoarengan eta zure langileen segurtasunarengan. Konfiantza berrikuntzarekiko zure apustuarengan.

Gainera, gaur egungo gehiegizko informazioaren aurrean, erakundeek beren erabakiak sinplifikatu behar dituzte. Horregatik, konfiantzazko entitate baten bermea duten produktuak edota kudeaketa dituzten hornitzaileak bilatzen dituzte Balio lehiakor desberdintzaile hau erakundeei emateko asmoz, AENORek bere markak eskaintzen ditu .

Zer identifikatzen dute?

AENORen marken esanahia azaltzen den blokeen diagrama. Bi bloke handi agertzen dira. Lehen blokea kudeaketa sistemen Ziurtapenarena da, mota honi Erregistratutako Enpresaren ER marka eta Ingurumen Kudeaketako marka dagozkio. Hurrenez hurren marka hauek ondo kudeatutako enpresak eta ingurumenarekin konprometitutako enpresak identifikatzen dituzte. Bigarren blokea produktu eta zerbitzuen Ziurtapenarena da, N markarekin eta Ingurumeneko AENOR markarekin. Hauek kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eta ingurumenarekiko errespetua duten produktuak eta zerbitzuak identifikatzen dituzte.

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa