AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Ziurtapena > Gizarte erantzukizuna

Web guneetarako Atzipen Ziurtapena

Internet guztiontzat: mundu mailako erronka, legezko exijentzia, guztion konpromisoa

Erabilerraztasunak webera eta haren edukietara sartzea ahalbidetzen du, kasuan kasuko hardware, software, sareko azpiegitura, hizkuntza, kokapen geografikoa eta erabiltzailearen gaitasunak zeinahi izanda ere. Pertsonek izan ditzaketen minusbaliotasun gehienak (ezintasun fisikoak, kognitiboak edo ikusmena edo entzumenarekin lotuta daudenak) barne hartzen ditu, baita adineko pertsonen beharrak ere. Hori dela eta, aukera berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko funtsezko elementua da.

Webgune erabilerraz bat garatzeak beste onura batzuk ere dauzka, esaterako, bilatzaileetako kokapena eta erabilgarritasuna hobetzea, edukiak berrerabiltzea eta elkarreragingarritasuna, zerbitzariko zama eta beharrezko banda-zabalera murriztea, eta abar.

IKT Erabilerraztasunaren AENOR N markak erakundeei, erabiltzaileei eta webguneen arduradunei Interneteko orriak erabilerrazak direla eta horrela mantentzen direla bermatzen die.

Hona hemen bere ezaugarrietako batzuk:

  • AA eta AAA erabilerraztasun mailak ziurtatzea ahalbidetzen du arau honi dagokionez: UNE 139803 Webguneen edukien erabilerraztasunerako baldintza eta, ondorioz, ekimen honen erabilerraztasun baldintzak ere bai: WAI (Weba Accessibility Initiative).
  • Legeriak exijitzen duen erabilerraztasun maila (AA maila) betetzen dela islatzen du.
  • Edozein motatako edukiri aplikatzen zaio, bereziki, erabiltzaile-aplikazioen bidez ikusten diren Webguneko edukiei.
  • Ziurtapenak erabilerraztasunaren ikuskapen tekniko bat barne hartzen du, baita antzemandako arazoak konpontzeko ekintza-planaren aurreikuspena eta egindako zuzenketen egiaztapena ere. Horrez gain, honakoa ere berrikusiko da: back officea edo erabilerraztasunaren kudeaketa sistema.
  • Erabilerraztasun baldintzak zein mailatan betetzen diren ikusteko sei hilez behingo egiaztapenak eta egindako zuzenketen berrikuspena barne hartzen du.
  • Erabilerraztasunaren kudeaketa sistema edo mantentze-metodologiaren urteko ikuskapenak barne hartzen ditu, AENORek RP A90.01 Araudian ezarritako baldintzen arabera.
  • Honakoen konpromisoak, ezagutza eta esperientzia antolatu eta pilatzen ditu: AENOR, Fundazioa CTIC eta ESI web orrien erabilerraztasunari dagokionez.

Ziurtapen hau webaren erabilerraztasunaren inguruko mantentze-lanen arduradunei edota jabeei zuzenduta dago eta weba AENORen Erabilerraztasunaren N marka erabiliz identifikatzeko eskubidea ematen du.

Lotutako sektoreak

UNE 139803 araua esparru orokorrekoa da, eta edozein webetan aplika daiteke, baina Espainiako legeriak derrigorrez bete beharreko baldintzak ezartzen dizkiete ondorengo erakunde hauei:

  • Herri Administrazioak.
  • Zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten erakunde eta enpresak, bereziki, hezkuntza, osasuna edo gizarte zerbitzuekin lotuta daudenak.
  • Finantzaketa publikoa daukan edozein web orri.
  • Honako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak: komunikazio elektronikoko zerbitzuak, finantza zerbitzuak, ur-, gas- edo elektrizitate-hornikuntza, bidaia agentziak, bidaiarien garraioa, txikizkako merkataritza jarduerak.

Ziurtapena hauekin batera lor daiteke

Erabilerraztasunaren kudeaketa sistemaren ikuskapena ISO 9001 ikuskapenarekin batera egin daiteke.

Bezeroak lortzen duena

  • IKT Erabilerraztasunaren AENOR Ziurtagiria.
  • Ziurtatutako weba identifikatzeko erabiltzen den IKT Erabilerraztasunaren AENOR marka erabiltzeko lizentzia.

Lotutako logotipoak edo markak

Marca AENOR de Accesibilidad TIC
IKT Erabilerraztasunaren AENOR Marka

Ziurtapenetako esperientziak

AENORek web erabilerraztasuneko 40 ziurtagiri igorri ditu; horien artean, Herri Administrazioen eta entitate publikoen webguneen ziurtapena nabarmendu behar da, baita finantza-erakundeena, web garapeneko enpresena, multinazionalena eta halako beste hainbatena ere.

Nola lortu informazio gehiago edo aurrekontua

Eskatu gaur bertan auditoriaren prozesu osoaren informazio zehatza (txostenak, exekuzio-epeak, bisitak...) eta zure erakundearen beharretara egokitutako eskaintza bat.
902 102 201
info@aenor.es

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa