AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Arauak eta Argitalpenak > Informazio zerbitzuak

Informazio eta Laguntza Teknikoko Zerbitzua, zeuretzat

Informazio zerbitzuakInformazio eta Laguntza Teknikoko Zerbitzua, zeuretzat

Informazio eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuak AENORen jarduerekin lotutako informazio produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu; guztiz eguneratuta ez ezik, zeure beharretara egokituak ere daudenak.

Zerbitzu horiek guztiak -hala orokorrak, nola berariaz prestatutakoak- eskaintzen dituen profesionalen taldeak iturri fidagarriak eta zuzenekoak erabiltzen ditu, bezeroei emango dien informazioaren egokitasuna bermatzeko. Eta egokia izatez gain, tresna baliagarria ere izatea nahi da, erakundeek horretan oinarrituta erabakiak hartu ahal ditzaten.

Profesionalen taldeak, beraz, ondoko gaien inguruko zalantzak argitzen eta informazio orokorra lortzen lagunduko dizu:

AENORek arau bildumak osatu eta mantendu egiten ditu, bai nazionalak, bai nazioartekoak eta atzerrikoak ere, gure liburutegian kontsulta ditzazun.

Informazio eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzu orokorren eta berariazkoen balioa ukaezina da, 15 urtean jardunean arituz lortu duen eskarmentuari esker erreferentziazko eredu bihurtu baita, arauen, ziurtapenen eta lotutako legeen inguruko informazioaren arloan.


Zerbitzu generikoak

Zerbitzu espezializatuak

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

Aenorren informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun-deklarazioa - Gunearen mapa