AENOR – Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea

Hasiera > Ziurtapena > ISO 45001

Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemaren Ziurtapena (ISO 45001)

SST enpresaren prozesu orokor eta estrategikoetan integratzeko benetako aukera

El 12 de marzo se publicó la ISO 45001, la primera norma internacional de Gestión de la Seguridad y Salud en el Trabajo. Eskatu araua hemen.

La ISO 45001 supone la anulación del estándar OHSAS 18001, por lo que las empresas certificadas dispondrán de un período de tres años para realizar la migración a dicha norma.

Nazioarteko arau bat erabiliz eta prebentzioaren arloko jardunbide egokienak partekatuz SST sistemak harmonizatzeko beharra dagoenez, AENORen ISO 45001 ziurtapena tresna ezin hobea da etengabe hobetu nahi duten erakunde guztientzat (haien tamaina, mota eta sektorea edozein dela ere) SSTrako arriskuak kudeatzeko; horrela, eraginkorragoak eta efizienteagoak izango dira, istripuak eta gaixotasunak murriztu ahal izango dituzte, eta eraginkortasuna handitu, larrialdi egoerak eta laneko bajak gutxituko baitira.

Hona hemen ISO 45001 arauaren arabera laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema ezartzeak erakundeei dakarzkien abantailetako batzuk:

  • Lanarekin erlazionatutako lesio, gaixotasun eta heriotzen indizea murriztea.
  • SSTrekin erlazionatutako arriskuak txikitzea.
  • SSTren jarduera eta eraginkortasuna hobetzea.
  • Erantzukizun korporatiboaren konpromisoa erakustea.
  • Markaren ospea zaintzea.
  • Kontsultaren eta partaidetzaren bidez enplegatuen motibazioa eta konpromisoa indartzea.
  • Erakundearen prebentzio kultura garatzea eta ezagutaraztea.

Etorkizuneko ISO 45001 araura migratzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, erantzun inprimaki honi eta kontsultatu ISO 45001 araura migratzeko laguntza gida dokumentua.
















* ikurrarekin markatutako eremuak nahitaezkoak dira

AENOR INTERNACIONAL, S.A.U.k (calle Génova 6, 28004 Madrid), arduraduna den heinean, AENORekin erlazionatutako jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa kudeatzeko tratatuko ditu zure datu pertsonalak. Zure datuak tratatzeko lege oinarria baimen hau da. AENORekin erlazionatutako jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa edozein bidetatik bidal diezazugun (baita posta elektronikoa ere), berariaz adierazi behar duzu, laukia markatuta. Zure datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko, haiek tratatzearen aurka egiteko eta haien tratamendua mugatzeko eskubideak erabili nahi izanez gero, AENORera jo behar duzu, lehen adierazitako helbidera, edo datos@aenor.com). Argibide gehiago helbide honetan: Pribatutasun politika

Hurrengo ikastaroak eta jardunaldiak

  • Curso bertan bertakoa
    "ISO 45001 Arau BERRIA. Egitura eta baldintzak".
  • Jornadas Previstas: Córdoba (26 de junio)- Sevilla (28 de junio)

Dokumentu interesgarriak

Lotutako sektoreak

Ziurtapen eskema hau erakunde mota orotan aplikagarria da, edozein delarik ere haren jarduneko sektorea.

Ziurtapena hauekin batera lor daiteke

Beste kudeaketa sistema batzuekin hobeto integratzeko aukera ematen du; besteak beste, ISO 9001 eta ISO 14001. Arau horiek ere ISO 45001 darabilte, eskakizun komunak dituen goi mailako egitura.

Bezeroak lortzen duena

Auditoretza prozesua gainditu ondoren, ezarritako sistema ISO 45001 arauaren eskakizunetara egokitzen bada, erakundeak hau lortuko du:

  • Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemaren AENOR ziurtagiria, ISO 45001 arauaren araberakoa.
  • ER ISO 45001 marka erabiltzeko lizentzia.
  • IQNet Ziurtapena, ziurtapena nazioartean erabiltzeko pasaportea dena. Horrekin, zure AENOR ziurtagiria, nazioarteko ziurtatze-erakunde garrantzitsuenek onartuko dute.
  • IQNet marka erabiltzeko lizentzia.

Lotutako logotipoak edo markak

Marca AENOR de Seguridad y Salud en el Trabajo
Laneko Segurtasun eta Osasunaren AENOR marka (ISO 45001)
Marca IQNet
IQNet Marka
MANAGEMENT SYSTEM

Ziurtapenetako esperientziak

Arau berria onartzean, OHSAS 18001 arauaren arabera ziurtatutako erakundeek 3 urteko epea izango dute ISO 45001 araura migratzeko, argitaratzen denetik (2018ko martxoa). Denboraldi horretan, OHSAS ziurtagiri horiek indarrean egongo dira.

Deskargarako dokumentazioa

Nola lortu informazio gehiago edo aurrekontua

Eskatu gaur bertan auditoriaren prozesu osoaren informazio zehatza (txostenak, exekuzio-epeak, bisitak...) eta zure erakundearen beharretara egokitutako eskaintza bat.
Telefonoa (+34) 914 326 000
info@aenor.com

 

Eskubide guztiak erreserbatuta: © AENOR, 2016

Esteka partekatzea

AENOR informazioa - Legezko abisuak - Erabilerraztasun deklarazioa - AENOR pribatutasun politika - UNE pribatutasun politika - Mapa